Euskal Etxeak eta unibertsitate-irakurleak bat Klasikoen 18. Irakurketa jarraituan
2025/06/05
Euskara. Kultura. Mundura.
Ekainaren 5ean egingo da Bilboko Arriaga Antzokian Klasikoen 18. irakurketa jarraitua, euskararen aldeko literatura-ekimen berezia eta, aurten ere, nazioarteko parte-hartze oparoa izango du. Etxepare Euskal Institutuak bultzatzen dituen Euskara Munduan eta irakurletza programen parte diren 25 Euskal Etxek eta 5 unibertsitate-irakurlek hartuko dute parte, hurrenez hurren, euskal literatura klasikoa omentzen duen egun honetan.
Urtero, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen irakurketa jarraitua ekimenak ehunka irakurle biltzen ditu Arriaga Antzokian. Parte-hartzaile bakoitzak euskaraz idatzitako liburu baten pasarte labur bat irakurtzen du, eta irakurketa etenik gabe luzatzen da goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Aurten hautatutako irakurgaia Bizenta Mogelen ‘Ipui Onac’ liburua izango da, euskaraz liburu bat argitaratu zuen lehen emakumea gogora ekartze aldera.
Ekitaldia zuzenean jarraitu: EITB / Youtube / GUAU
Etxepare Euskal Institutuaren programen bidez munduko hainbat herrialdetan euskararen eta euskal literaturaren alde diharduten irakurleak eta komunitateak pasarte bat irakurriko dute, euskararen presentzia globalaren adierazgarri.
Etxepare Euskal Institutuak irakurletza eta Euskara Munduan programen bidez mundu osoko ikasle, irakasle eta euskaltzaleak saretzen ditu, euskararen presentzia akademiko eta komunitarioa sendotuz.
Aurtengo edizioan, Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, eta Kinku Zinkunegi, Etxepareko Euskara Munduan egitasmoaren arduraduna, izango dira irakurketan parte hartuko duten ordezkariak. Euren parte-hartzea erakundeak euskararen zabalkundean duen konpromiso zuzen eta aktiboaren isla da.
Parte-hartzaileak
Irakurleak
Europa:
- Sorbonako unibertsitateak (Teresa Larruzea irakurlea)
- Veneziako eta Boloniako unibertsitateak (Iñaki Alfaro irakurlea)
- Varsoviako unibertsitatea (ikasleak)
- Corkeko unibertsitatea (Leire Erviti irakurlea)
Amerika:
- La Platako unibertsitea (ikasleak)
Euskal Etxeak
Europa:
- Euskal Etxea – Centre Cultural Barcelona
- Euskal Etxea – Hogar Vasco de Madrid
- Centro Vasco “Gure Txoko”. Valladolid
- Centro Vasco Navarro “Laurak Bat” de Valencia
- Euskal Etxea “Artea”. Palma de Mallorca
- Pariseko Eskual Etxea
- Bordeleko Eskual Etxea “Eskualdunen Biltzarra”
- Bruselako Euskal Etxea
- Berlineko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein EV
- London Basque Society
Amerika:
- NABO (North American Basque Organizations, INC.)
- FEVA (Federación de Entidades Vasco Argentinas)
- FIVU (Federación de Instituciones Vascas de Uruguay)
- Euskaldunak, Association des Basques du Quebec
- Centro Vasco – Euskal Etxea Asociación Civil de México
- Colegio Euskal Echea. Buenos Aires
- Euzko Etxea – Casa Vasca de Chile
- Colectividad Vasca de Chile
- Eusko Etxea – Casa Vasca de Valparaiso (Txile)
- Euzkal Etxea – Casa Vasca. Lima
- Centro Cultural Vasco Peruano de Trujillo
- Fundación Centro de la Cultura Vasca “Gure Mendietakoak” (Caldas – Kolonbia)
- Eusko Brasildar Etxea
Asia:
- Tokyoko Euskal Etxea
Ozeania:
- Gure Txoko Basque Club Inc. (Sidney)”
Klasikoen irakurketa jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiak literatura herritarrengana hurbiltzeko antolatutako helburu bikoitza duen jarduera da: batetik, euskal kultura herritarren artean sustatzea eta prestigiatzea, eta bestetik, euskal ikasleek euskara ikasteko egindako ahalegina saritzea.