Itzulpengintza sustatzeko dirulaguntzen epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-04-26

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Horretarako, itzulpengintza sustatzeko dirulaguntzen deialdia jartzen da martxan urtero, euskal literaturaren itzulpena sustatzeko eta euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko asmoz. 64.000 euroko zuzkidura dute laguntzok; proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 27tik maiatzaren 26ra egongo da zabalik.

Dirulaguntza honen bidez laguntzen dira jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak beste edozein hizkuntzatara itzultzeko proposamenak eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzekoak. Argitaletxeen edizio eta sustapen gastuak estaltzeko ere erabiltzen dira.

 Honez gain, atzerriko hizkuntzetara itzultzeko laginak proposatzeko deialdia ere zabalik dago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu