Julio Jiménez eta Lena Białkowska-k irabazi dute 22. Korrika Munduan bideo lehiaketa

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-03-29

22. Korrikak Euskal Herriko kaleak zeharkatuko ditu, Amurriotik Donostiara martxoaren 31tik apirilaren 10era, eta asko dira nazioartean bat egingo dutenak euskararen aldeko ekimenarekin. Tartean, Etxepare Euskal Institutuaren sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetaneta munduko euskal etxeetako hainbat lagunek. Horietako batzuek Korrika Munduan bideo lehiaketan parte hartu dute: Julio Jiménez eta Lena Białkowska suertatu dira garaile, Gure Txoko Centro Vasco Valladolid eta Adam Mickiewicz University Poznan-ekoak, hurrenez hurren.

Etxepare Euskal Institutuak AEKrekin batera antolatzen duen lehiaketa mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei eta Euskal Etxeetako euskara ikasle eta komunitateari zuzenduta dago. Munduko euskara ikasleek Korrikari babesa emateko bideo lehiaketa da, eta azken asteotan AEKren Youtubeko kanalean egon dira ikusgai. ‘Atsegin dut’ gehien jasotakoek irabazi dute.

12 parte hartzaile izan dira aurtengoan, Europa, Asia eta Ameriketako unibertsitate eta Euskal Etxetakoak. ‘Atsegin dut’ gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzako.

Unibertsitate sareko bideo bozkatuena Adam Mickiewicz University Poznan–ekoa izan da; Euskal Etxeen sareko bideo bozkatuenak, aldiz, Gure Txoko Centro Vasco Valladolid-ekoa. Martxoaren 28a bitarte bozkatu ahal izan dira bideoak (GMT+1).

Gainerako parte hartzaileak hurrengoak izan dira:

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu