Korrika Munduan bideo lehiaketa: bozkatu zure gogokoena!

2022/03/17

Euskara. Kultura. Mundura.

Martxoaren 31tik apirilaren 10era, 22. Korriak Euskal Herriko kaleak zeharkatuko ditu, Amurriotik Donostiara. Baina euskararen aldeko aldarria nazioartera ere iritsiko da.

AEKrekin lankidetzan, Etxepare Euskal Institutuak Korrikak sustatu ditu bere sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetan.

Prestaketak hasi dituzte eta munduko hainbat txokotatik euskararen aldeko aldarriak jaso ditugu Korrika bideo lehiaketan parte hartzeko.

Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei eta Euskal Etxeetako euskara ikasle eta komunitateari zuzendutako lehiaketa da. Munduko euskara ikasleek Korrikari babesa emateko bideo lehiaketa da

Gaurtik aurrera, AEKren Youtubeko kanalean “Atsegin dut” sakatuz bozka dezakezu zure gogokoena.

 “Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzako.

  • Unibertsitate sareko bideo bozkatuenak: AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat
  • Euskal Etxeen sareko bideo bozkatuenak: AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat

 Martxoaren 28a bitarte bozka daitezke bideoak, sartu hemen, ikusi eta aukeratu zure gogokoena!

 Martxoaren 29an rabazlea zein den jakinaraziko dugu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu