Literaktum: itzultzaile ibiltariak

Euskara. Kultura. Mundura.

Literaktum: itzultzaile ibiltariak
  • 18
    Aza 2022
    Donostia

Donostia Zinemaldia 70. ediziora heldu da eta urteurren hori aintzat hartuta, Literaktumek literatura eta zinema izango du ardatz aurtengo edizioan. Donostiako literatura jaialdi honetara bertaratuko diren idazle, gidoilari eta zinema zuzendarien artean daude  Eduardo Mendoza, Lorenzo Silva, Abdellah Taia, Miren Gorrotxategi edota Jon Arretxe.

Literatura eta zinemaz haratago, beren lan berriez arituko dira Héctor Abad, Isaac Rosa, María Oruña, eta baita Iban Zaldua.

Eta itzulpengintzak ere izango du lekua Literaktumen, azaroaren 18an, Donostiako Okendo Kultur Etxean, 19:00etan. ‘Itzultzaile ibiltariak’ deituriko mahai inguru eta poesia irakurketa musikatuan, zubi hizkuntzarik gabe itzultzearen garrantziaz eta autore eta itzultzaileen arteko harremanez hausnartuko dute Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martinez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka gidari dutela. Izan ere, hiru itzultzaileek poesia itzultzeko egonaldia egin dute Etxepare Euskal Institutuak Institut Ramon Llull eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera antolatutako proiektuaren baitan. Egonaldi hori lanerako, inspiraziorako eta elkartrukerako baliatu dute itzultzaileek eta aukera izan dute komunikazio zuzena izateko itzuli dituzten poetekin. Jatorrizko poemak nahiz horien itzulpenak ere izango ditugu entzungai idazle eta itzultzaileen ahotsetan, musika lagun, Alex Haroren eskutik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu