Literakum: Poesia(k) eta maitasuna(k)
Euskara. Kultura. Mundura.

-
16Aza 2023
Donostia
Literaktum letren jaialdiak azaroaren 13tik 26ra egingo da Donostian. Aurtengo egitarauak kolaborazio sare zabala eskiniko du; bestelako hizkuntza eta diziplina anitzeko ekitaldiekin publikoa literaturara hurbiltzea izango du helburu. Institutuak kataluniako literaturarekin joan etorriko harremana sustatzeko ekitaldia antolatu du aurten.
Literaktum euskal literatura munduko beste literaturekin harremantzeko leihoa da Etxepare Euskal Institutuarentzat. Aurten, Institutuak kataluniako literaturarekin joan etorriko harremana susatzeko ekitaldia antolatu du jaialdian.
Hilariak: Blanca Llum Vidal, Castillo Suarez
Moderatzailea: Itziar Ugarte
Azaroren 16an, 19:00etan. Okendo K.E.
Poesia eta maitasuna aski lotura egon izan dira historikoki. Erdi Aroko maitasun gortesautik gaur egundaino, poesiaren eta, oro har, literaturaren gai zentraletako bat izan da maitasuna. Alabaina, nola lantzen dute gaur egungo poetek? Gai hain jorratua izaki, nola bilatzen dizkiete printza berriak? Nola idatzi maitasunaz eta maitasunez egun? Galdera hauetaz mintzatuko dira Castillo Suarez idazle euskalduna eta Blanca Llum idazle katalana. Biek poeta gisa izandako esperientziaz ez ezik maitasunaren inguruan duten ikuspegiaz hitz egingo dute. Batek euskara du hizkuntza poetikoa eta besteak katalana, baina biak daude poesiez eta maitasunez gurutzaturik.
Laugarren urtea da Etxepare Euskal Institutuak Literaktum jaialdian euskal literatura munduko beste literaturekin saretzeko jarduerak sustatzen dituela.
Aurreko edizioetan euskal literaturaren eta Eskoziako, Quebeceko eta Galiziako literaturen arteko hartu-emanak sustatu ditu.