Maison de la littérature Quebec: Itxaro Borda, ØDEI
Euskara. Kultura. Mundura.
-
08Urr 202510Urr 2025
Quebec
Quebec-eko Maison de la Littérature zentroan euskal literatur sorkuntzari plaza eskainiko zaio urriaren 8tik 10era, hizkuntza eta kultura minorizatuen testuinguruan. Itxaro Borda eta Odei Barroso euskal sortzaileak izango dira artista gonbidatuak, Etxepare Euskal Institutuaren ekarpena medio.
Gabriel García Márquez Zirkulua
Gabriel García Márquez Zirkuluak hitzaldi-solasaldi sorta bat aurkezten du, Latinoamerikako eta Quebeceko kulturaren eta literaturaren artean zubiak eraikitzea helburu duena.
Euskal Herriko literaturaren eta ahozko sorkuntzan diharduten Itxaro Borda eta Ødei (Odei Barroso) elkartuko dira hizkuntza minorizatuei eta haien eginkizunari buruz hitz egiteko, kultura minorizatuaren testuinguruan ahozko zein idatzizko sorkuntza artistikoen garapenean duten eragina aztertuz.
Gabriel García Márquez Zirkulua 2008an sortu zen, Québeceko Casa Latino-américaine eta Institut canadien de Québec (Quebec-eko kanadiar institutua) erakundeen arteko lankidetzaren ondorioz.
´Vendredi de poésie´ emanaldia
Itxaro Borda eta Odei Barroso euskal sortzaileekin ere poesia saioa aurreikusita dago Quebec-eko Maison de la Littérature egoitzan urriaren 10ean. ‘Les Vendredis de poésie’ (Poesiazko ostiralak) egitarauak arratsalde dinamikoak antolatzen ditu: xume baina espontaneoak, batzuetan bitxi-umoretsuak eta sarri ustekabekoak! Gonbidatutako poetak lehen zatian agertokira igotakoan, oholtza irekia egingo da irakurraldi, interpretazio eta perfomance zenbaitetarako.