Martxoaren 18ra arte eman daiteke izena Artistas en Ruta zirkuituan

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-28

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten ere hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea xede duen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukera izango dute. Estatu mailako kontzertu zirkuitua urtean bitan berritzen da. Irailetik abendura bitarteko programan parte hartuko duten taldeak apirilean hautatuko ditu aditu talde batek; martxoaren 18ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. Pasa den udazkeneko deialdian hautatutako artistak Afrika Bibang, Dupla eta Idoia izan ziren. Urtarriletik ekainera bitartean emango dituzte kontzertuak.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte musika aretoekin elkarlanean, hainbat hilabetez luzatzen diren zirkuituetan.

Aurten ere hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea xede duen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukera izango dute. Estatu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz berritzen da urtean. Irailetik abendura bitarteko programan parte hartuko duten taldeak martxoan hautatzen dira; urtarriletik ekainera bitarteko kontzertuak emango dituzten musikarien zerrenda, berriz, urrian. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari Artistas en Ruta programan parte hartutakoak dira Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera, besteak beste.

Estatuko musika industriako kazetari eta adituek egiten dute aukeraketa, guztira hemeretzi talde edo bakarlari aukeratzen dituzte. Etxepare Euskal Institutuak AIErekin duen hitzarmenari esker, euskal musikarien presentzia beti bermatua dago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu