Miami Book Fair: Leire Bilbao

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 16
    Aza 2025
    23
    Aza 2025
    Miami

Azaroaren 16tik 23ra egingo da, aurtengoan, Miami Book Fair nazioarteko literatur azoka eta bertan izango da Leire Bilbao idazlea, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Azaroaren 22an izango da Bilbaoren parte-hartzea hainbat ekintzatan.

  • 13:30 | Dade College´s Wolfson Campuseko 3. eraikuntza, 3315 gela:

Lehen hitzaldiak haur literatura eta irakurzaletasuna izango ditu ardatz, ‘Con una nube de poesía — Ficción y poesía’ izenburupean. Haur eta gazte literaturan nahi adina gairi heltzeko tresna den poesiaz jardungo du aurkezpen honetan Leire Bilbaok.

  • 15:15 | Dade College´s Wolfson Campuseko 8. eraikuntza, 8525 gela:

Bigarren hitzaldiak ‘Desplegando el verso: novedades de poesía’ du izena eta poesia eta bertsoa aztertuko ditu, eta honako hizketalagun hauek izango ditu Leire Bilbaok aldamenean: Mercedes Moresco, María Auxiliadora Álvarez, eta Jhanayra Manzano. Euskal idazleak ‘Etxeko urak’ poesia-liburu saritua hartuko du abiapuntu, amatasunaren bizipenari, nortasunaren eraikuntzari eta desegiteari buruz hausnartzeko.

Leire Bilbao

Leire Bilbaoren literatur ibilbideak haur eta gazte literaturako eta poema liburuen arloetan eragin sakona izan du. 2006tik aurrera argitaratutako lan ugari, hala nola, ‘Ezkatak’ eta ‘Amonak nobioa du, eta zer?’, euskal letretako erreferentzia bihurtu dira. 2024an ‘Klera’ album ilustratua argitaratu zuen, non musika, dantza eta ilustrazioak bat egiten duen, eta lan horregatik berriki Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala jaso du, edertasun poetiko eta diziplinartekotasunagatik. Bere testuek gatazka, gerra eta heriotzaren gaiez hitz egiten dute modu ulergarri eta sentiberan.

Miami Book Fair

Miami Book Fair bi eguneko ekitaldi gisa hasi zen 1984ko azaroan, norbanako talde txiki batek – Miami Dade Collegeko hezitzaileak, liburu saltzaile independenteak eta liburuzainak barne – Miami Book Fair International sortu zuenean. Geroztik, bere eskualdeko kultur ekitaldirik esanguratsuenetako bat bihurtu da, eta ezaguna nazioartean.

Gaur egun, MBF zortzi eguneko jaialdia da –normalean 500 autore baino gehiago, 200.000 parte-hartzaile, 200dik gora nazioko eta nazioarteko liburu erakustoki, eta literatura, kultura eta hezkuntza ekitaldien agenda sendoa biltzen dituena– eta urte osoan zehar programazio literario anitza eskaintzen duena.

Euskal literaturari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>