Monkey week: Euskoprincess + TOC

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 20
    Aza 2025
    22
    Aza 2025
    El Puerto de Santa María

Datorren azaroaren 20tik 22ra, Monkey Week jaialdiaren 17. edizioa egingo da El Puerto de Santa Marían.

Monkey Week Andaluzian ospatzen den musika jaialdia da, talentu berriak aurkitzeko plataforma garrantzitsua bilakatu dena, batez ere musika independentean. Kontzertuak, showcaseak eta jarduera anitz eskaintzen ditu gune historikoetan, industriako elkargune bilakatuz. Formatu berritzaileari esker, musika jaialdien artean eragin handiena duenetakoa da estatu mailan.

Ezinbesteko hitzordua da Monkey Weekena musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango da bertan, Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako emanaldiei esker. Euskoprincess eta TOC euskal taldeek showcase bana eskainiko dute jaialdian zehar BASQUE. MUSIC.-en eskutik.  

BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika-industriaren nazioartekotzea bultzatzeko plataforma da, mundu osoko merkatu profesional eta jaialdietan sortzaileak, musikariak, diskoetxeak eta management eta booking enpresak sustatzeko tresna. BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute.

Euskoprincess

Euskoprincess Hernanin jaiotako artista da, bere proposamen ausart eta originalagatik ezaguna. Musika urbano eta elektronikoko doinuak eta euskal kulturaren erreferentziak uztartzen ditu, umore eta energiaz beteriko eszenatokian. Bere azken lanak, ‘Totosaki’ diskoak, queer ikusgarritasuna eta nortasun indartsua bultzatzen ditu.

TOC

TOC Mungiako laukotea da, 2018an sortua. Melodia eta gordintasuna uztartzen dute, eta euskarazko letrak dituzte. Post-punk, mod eta Oi! estiloetatik edaten dute, eta eszenan energia eta jarrera ausarta erakusten dute. ‘Jaioak Hiltea Zor’ azken diskoarekin, Euskal Herriko musika eszenan erreferente bilakatu dira, eta MIN sarietarako izendapena eskuratu dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>