NYC Basque Film Festival: Faisaien Irla eta Los domingos

Euskara. Kultura. Mundura.

NYC Basque Film Festival: Faisaien Irla eta Los domingos
  • 09
    Abe 2026
    11
    Abe 2026
    NYC

New Yorkeko Basque Film Festival jaialdiak euskal zinemaren bi lan erakutsiko ditu abenduaren 9an eta 10ean, Manhattaneko Village East by Angelika zinema-aretoan: Asier Urbietaren Faisaien Irla eta Alauda Ruiz de Azúaren Los domingos.

Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako Ordezkaritzak Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean sustatzen duen jaialdiak euskal zinemagintza New Yorkeko publikoari hurbiltzen dio.

Bi filmen emanaldiak

Faisaien Irla — Asier Urbieta
Asteazkena, abenduak 9 · 18:30

Bidasoa ibaiaren erdian, Frantziaren eta Espainiaren artean dagoen Faisaien uhartearen inguruan girotutako thrillerra da. Mugaren bi aldeetako errealitateak eta migrazioaren auzia uztartzen ditu.

Los domingos — Alauda Ruiz de Azúa
Osteguna, abenduak 10 · 18:30

Ainara 17 urteko gazteak moja sartzeko aukera planteatzen duenean, haren erabakiak familia osoaren usteak eta harremanak astintzen ditu.

Lekua: Village East by Angelika, 181–189 2nd Avenue, New York, NY 10003.

Euskal zinema ezagutu nahi duzu? 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>