Fira Mediterrània: Süne eta Amorante

Euskara. Kultura. Mundura.

Fira Mediterrània: Süne eta Amorante
  • 15
    Urr 2026
    18
    Urr 2026

Süne eta Amorantek Manresan (Katalunia) ospatuko den Fira Mediterrània nazioarteko azokaren hurrengo edizioan parte hartuko dute, urriaren 15etik 18ra, BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-en bidez. Fira Mediterrània sustraiak, tradizioa eta herri-kultura sormen-eragile gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da.

Hona hemen bi artistek eskainiko dituten kontzertuen informazioa:

AMORANTE
Urriak 17, larunbata, 20:30. El Sielu gunea.

SÜNE
Urriak 17tik 18ra, larunbatetik iganderako gaua, 00:30. Sant Domènec enparantza.

Amorante

Iban Urizar etnomusicologo eta multiinstrumentista gipuzkoarra, Amorante, oso trebea da flamenkoa, euskal musika tradizionala eta ekialdeko soinuak uztartzen. Folklorea ikuspegi esperimental batetik berritzen duen sortzaile garaikidea da, aurreiritziak hausten ditu abangoardiako ikuspegi batetik soinu-horizonte berriak aztertuz.

SÜNE

Huntzaren atal arrakastatsua itxi ondoren, SÜNEk bere bakarkako lehen diskoa aurkezte dihardu, AMAINEMAN izenpean. Diskoa 11 abestik osatzen dute, eta artista handiak izango ditu lagun. AMAINEMAN, amain eman, hau da, “bere burua eramaten uztea”, “jariatzea” edo “askatasunez jardutea”, euskaraz gutxi erabiltzen den esapide hori lehen planora ekarri nahi izan du SÜNEk. Diskoa argitaratu zuenetik, 2025eko udazkena, bira handi batean aurkezten dabil.

BASQUE. MUSIC.

BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>