Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdiko ebazpena argitaratu dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-02-16

Sara Ayesa (Donostia, 1997) artista hautatu dute Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdian, Amberesen egonaldi artistikoa egiteko.

Egonaldi hau euren praktika artistikoa Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan edo Euskal Hirigune Elkargoan garatzen duten eta Morphon (Anberes, Belgika) testuinguru artistiko berriak esploratu eta praktikan jartzen dituzten bitartean, euren ibilbide artistikoa zabaldu nahi duten artistei zuzenduta dago. Tabakalerak eta Morphok, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin abiatutako deialdia izan da.

Ekimena Vlaanderen - Baskenland proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Proiektu horren helburua Flandrian eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea da, kulturaren eta sorkuntza garaikidearen esparruan, eta bi lurraldeetako sortzaileen eta kultura-agenteen arteko topaketen emaitza da, 2021 eta 2022an egin zirenak. Vlaanderen Baskenland-ek jarraipena emango die 2023an eta 2024an Euskadirako estrategikoak diren eskualdeekin, hala nola Eskozia (Scotland Goes Basque) eta Quebec (Saison Quebec Pays Basque).

Morphok eta Tabakalerak batzorde misto baten bitartez aukeratu dute Sara Ayesaren proiektua. Erakunde bakoitzeko ordezkariek eta kanpoko eragileek osatuta egon da batzordea, eta proiektua irizpideren arabera ebaluatu dute: berrikuntza eta originaltasuna, proiektuaren kalitatea eta sormena, proiektuaren koherentzia, proiektuaren bideragarritasuna eta jarduera artistikorako kanalak sortzeko gaitasuna Morphoren egonaldi-programaren testuinguruan.

Sara Ayesak (Donostia, 1997) Arte gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Accademia di Bolognan, Pintura Masterra ere egin du EHUn. 2019an, Tabakaleran Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak eman zuten Artistentzako lantegia tailerrean parte hartu zuen, eta, 2021ean, Rekalde Aretoan Harri, Orri, Ar, mintegiaren barruan laSIAk antolatutako tailerrean. Urte horretan bertan “Boogity Shu” erakusketa egin zuen zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan, Intza Arakistainekin batera.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu