Teatro Mayor JMSD: Osa + Mujika
Euskara. Kultura. Mundura.

-
04Uzt 202505Uzt 2025
Bogota
Euskal Leihoaren bitartez, Bogotako ikus-entzulegoak hiriburuko antzoki nagusian Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatu ahal izango du. Egoitz Sanchezen ‘Erreka Mari’ antzezlanaren ondotik, Osa + Mujika kolektiboak ‘Suddenly III’ lana aurkeztuko du Teatro Mayor Julio Santo Domingo antzokian, uztailaren 4 eta 5ean egingo dituzten emanaldi banatan. Dantza, janzkeren diseinua eta arte eszenikoak uztartuko ditu bikote artistikoak.
‘Suddenly III’
Proposamen labur eta bortitza da, non elementu eszeniko guztiek -Soulwax, Ryuichi Sakamoto, Crystal Castles eta The XX gisakoen musika barne- irudi boteretsuak sortzen dituzten, zeinei artistek “dantzatutako argazkiak” deitzen dizkieten.