Thessaloniki Book Fair: Tere Irastortza
Euskara. Kultura. Mundura.
-
07Mai 202610Mai 2026
Thessaloniki
Euskal literaturak ordezkaritza izango du berriro ere Tesalonikako Liburu Azokan. Maiatzaren 7tik 10era egingo da, Grezian. Azokaren 22. edizio honetan, Tere Irastortza idazle, poeta eta itzultzaileak hartuko du parte, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Azoka kulturala urtero ospatzen da greziar hiriko International Exhibition and Congress Center-en, eta egun herrialdeko egitasmorik ezagunenetarikoa da. Helburua bisitariei mundu mailako argitalpen garaikidearen berri ematea da.
Tere Irastortzak hainbat jardueretan hartuko du parte:
Maiatzak 7
- 18:00 – 19:00. ‘Small languages – great literatures’ mahai-inguruan parte hartuko du. Hizkuntza gutxituak izango dituzte hizpide, eta beroriek nazioartekotzeko dituzten erronkak aletuko dituzte bertan.
Maiatzak 8
- 20:30 – 21:00 | 15. pabilioia, 106 standa. Hitzordua stand-ean itzultzailearekin eta beste hizlariarekin.
- 21:00 | 15. pabilioia, 106 standa. ‘Mundua betetzen zenuten’ liburua aurkeztuko du Azokaren 15. pabilioian, iluntzeko 21:00etan. Liburuaren grezierarako itzultzailearekin eta beste hizlariekin batera izango da egilea.
Azokaren ardatza argitalpen berrien aurkezpena, literatur trukea sustatzea eta liburuaren nazioarteko merkatuko adituen sareak sortzea da. Azokako ekitaldi aipagarrienen artean irakurketak eta eztabaida-txandak nabarmentzen dira, bisitariei gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak trukatzeko aukera ematen dutenak.