Transpoesie: Iñigo Astiz
Euskara. Kultura. Mundura.
-
18Ira 202519Ira 2025
Brusela
Tranpoesie EUNICek, Europako Batasuneko kultura institutuen sareak, Europaren hizkuntza aniztasuna ospatzeko Anberes eta Brusela artean, Europaren bihotzean, sustatzen duen jaialdia da.
Hamabosgarren edizio honetan garai korapilatsuak izango ditu ardatz. Irailaren 18tik 19ra, mahainguruak, poesia emanaldiak, idazketa saioak eta bestelako ekintzak antolatuko dira Anberesen eta Bruselan zehar. Eta poesia nonahi agertuko da espazio publikoan: leihoetan, ateetan, erakusleihoetan, garraio publikoan… 17 poetak beren olerkiak partekatuko dituzte, bakoitzak bere hizkuntzan, bakoitzak bere istorioa. Lan hauek jatorrizko hizkuntzan aurkeztuta (frantsesera eta neerlanderara ere itzuli dira), Tranpoesiek Europaren hizkuntza-aniztasunaren adierazpen poetikorako plataforma dinamikoa izan nahi du.
Gaztelania, hungariera, alemaniera, neerlandera, italiera, portugesa edota frisierarekin batera (20 hizkuntza guztira) euskara ere ospakizunaren parte izango da. Iñigo Astiz idazleak ordezkatuko du euskara Transpoesien.