Universidad Nacional de La Plata: Euskal sukaldaritzaren bilakaera
Euskara. Kultura. Mundura.
- 
                                    30Eka 202504Uzt 2025La Plata 
Argentinako Universidad Nacional de La Plata unibertsitateak antolatuta, eta Etxepare Euskal Institutuak babestuta, Itziar Aguirre sukaldariak euskal sukaldaritzaren bilakaerari buruzko hitzaldia emango du ekainaren 30ean, ‘MAMIA: Evolución de la Gastronomía Vasca’ izenburupean.
Itziar Aguirre euskal-argentinar sukaldaria da eta La Platako unibertsitateko euskara eta euskal kulturako irakurletzaren baitan egingo du aurkezpena.
Halaber, jarduera osagarri gisa, uztailaren 4an pintxo lehiaketa egingo dute La Platako Euskal Etxean.
 
                                             
                                                    