University of Liverpool: ´Mar de sombras´

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 11
    Aza 2025
    Liverpool

Liverpooleko Unibertsitateko Iberiar eta Latinoamerikar Ikasketen saila, 1934an sortua, Erresuma Batuko ospetsuenetako bat da. Bere helburuetako bat hizkuntza eta kultura hispanikoen ikasketak ezagutaraztea, bai akademia mailan, bai publiko orokorraren artean.

Sailak urtero antolatzen du Iberiar eta Latin Amerikar Astea (Iberian and Latin American Week), gastronomia, zine proiekzioak, eta literatura- eta musika-ekitaldiak biltzen dituen programa zabal batekin. Helburua, kultura hispanikoa, losofonoa, katalana eta euskalduna ezagutaraztea.

Antolatutako jardueren artean, azaroaren 11n, 14:30etatik 15:30etara Birmingham unibertsitateko Mónica Jatok eta Reading unibertsitateko Marta Simók ondutako ‘Mar de sombras’ erakusketa aurkeztuko da. Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) Erresuma Batura joandako lau mila euskal haur eta gazteren erbestea ditu abiapuntu erakusketak.

1937ko martxoa eta ekaina bitarte, Euskal Herria gatazkaren epizentroan zegoela, lurraldeko familia askok beren haurrak erbesteratzeko deliberoa egin zuen, heriotzetik eta hondamenetik babes zitezen. Haur horietako asko Britainia Handira joan ziren. Erakusketa honek gazte horien bizitzen lekuko diren argazki eta artxiboko material argitaragabea berreskuratu asmo du.

Era berean, haur horien legatua ondorengo belaunaldietara nola transmititu den hausnartzera bideratuta dago erakusketa. Belaunaldien arteko memoriaren iraunkortasuna irudikatzeko, erakusketak Judith Martínez Estrata ikusizko arteetako sortzailearen jatorrizko lanak eta Espainiako Gerra Zibilarengatiko erbesteratuen ondorengo den Alicia García-Berguaren poemak baliatzen ditu. 

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>