Uxue Alberdi FILBA Internacional 2026 jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
-
01Urr 202604Urr 2026
Buenos Aires
Uxue Alberdik FILBA Internacional 2026 jaialdian parte hartuko du Buenos Airesen
Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak FILBA Internacional 2026 jaialdian parte hartuko du Buenos Airesen. Jaialdia urriaren 1etik 4ra egingo da, eta Alberdiren egitaraua irailaren 30ean hasiko da, MALBA museoan egingo den inaugurazio ekitaldiarekin. Idazlearen parte-hartzea Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin gauzatuko da.
Euskal literatura garaikideko ahots nabarmenetako bat den Alberdik hiru jendaurreko topaketatan parte hartuko du, literatura, hizkuntza, lurraldea eta sorkuntza garaikidea ardatz hartuta.
Irailak 30 · 19:00
Palabras inaugurales. Una voz hecha de voces
MALBA – Auditorioa
Av. Figueroa Alcorta 3415, Buenos Aires
Uxue Alberdik FILBAren irekiera ekitaldian parte hartuko du, jaialdira gonbidatutako gainerako egileekin batera. «Zer da gaur egun bizitzea?» galderatik abiatuta, parte-hartzaileen ahotsek testu eta ahots ehundura kolektiboa osatuko dute. María Eugenia Pérez Tomasek zuzenduko du saioa. FILBA Uxue Alberdi - Agenda
Urriak 3 · 20:00
Leemos y bailamos
La Paz Arriba
Av. Callao 1082, Buenos Aires
Irakurketak, solasaldia, kontzertua eta festa uztartuko dituen gaua izango da. Uxue Alberdik Lalo Barrubiarekin partekatuko du irakurketa saioa. Horrez gain, Lucía Lijtmaer, Tamara Tenenbaum eta Mafe Moscosoren arteko solasaldia egingo da, Eugenia Zicavok gidatuta, eta Loli Molinaren musika izango da. FILBA Uxue Alberdi - Agenda FILBA Uxue Alberdi - Agenda
Urriak 4 · 18:00
Cosmovisión y lenguaje
MALBA – Auditorioa
Av. Figueroa Alcorta 3415, Buenos Aires
Uxue Alberdik Camilo Ballena eta Dani Zelko izango ditu solaskide, Eugenia Zicavo moderatzaile dela. Hizkuntza, poesia, ikuspegia, kantua eta lurraldearen arteko harremanez hitz egingo dute, baita elementu horiek munduak, pertenentziak eta erresistentzia-moduak eraikitzeko duten gaitasunaz ere. FILBA Uxue Alberdi - Agenda
Uxue Alberdik FILBA Internacionalen izango duen parte-hartzea Etxepare Euskal Institutuak euskal literatura nazioartean ezagutarazi eta haren zirkulazioa sustatzeko egiten duen lanaren barruan kokatzen da.