Ziudadelako Labea: Damaris Pan

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 24
    Uzt 2026
    17
    Ira 2026
    Iruñea

KOMETAK mugaz gaindiko proiektuak arte plastiko eta ikusizkoen eremuko lehen arte-egonaldiak hartu zituen lehen edizioan. Bertan, Damaris Pan euskal artistak Bordeleko Zébra3 zentroan gauzatu du egonaldia, eta honen amaieran bere lan-prozesua eta garatutako proiektua aurkeztu zituen, Bordelen. Gisa berean, Matthias Malefond frantziar artistak egonaldia egin zuen Uharte Arte Garaikideko Zentroan, beste sei astez.

Ildo horretatik, ‘Qu´est-ce que vous voulez me demander avec cette question si compliquée ?’ (´Zer galdegin nahi didazu hain konplexua den galdera horrekin?´) du izenburu Damaris Panek ondutako artelan bildumak, eta Iruñeko Ziudadelako Labea izeneko gunean aurkeztuko du, uztailaren 24tik irailaren 17ra.

Artista bilbotarrak gres zuriz egindako hamabi baguette frantses sortu ditu, eta haietatik begiak agerrarazi. Itxuraz atseginak eta ia xaloak diren formek anbibalentzia bilatzen dute: etxekotasunaren eta tradizioaren iruditeria aktibatzearekin batera, identitatearen, boterearen eta memoria kolektiboaren inguruko irakurketa konplexuagoak ere iradokitzen dituzte.

Erakusketa KOMETAK proiektuko kideek antolatu dute, hots, Etxepare Euskal Institutuak, Uharte Arte Garaikidearen Zentroak eta Zébra3 zentroak, Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Erakusketan zehar, bitartekaritza ekintza bat izanen da artistaren eta herritarren artean.

Labea

Eraikin historikoa da, labea izateko diseinatua. Ziudadelako kontserbatu diren eraikin zaharrenetako bat da. XVI. mendeko amaiera da eta 1644an amaitu zen. Antzinako labe hau Ziudadelan kontserbatutako eraikinik zaharrenetako bat da. Elikagaiak erre eta egosteko lekua zen. Gaur egun erakusketa artistikoak eta abangoardiako instalazioak hartzen ditu.

Malko itxurako solairua dauka, eta adreilu trinkoko kupula bat, erdiko aldean tximinia bat duena. Eraikina harriz eta adreiluz egina dago. Zorua Ezkabako harriaz egindako galtzada-harriekin osatua da. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin, eta bi ate ditu sarbide gisara. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.

KOMETAK

KOMETAK proiektua Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak diruz laguntzen du, eta horrek sendotu egiten du proiektuaren izaera estrategikoa mugaz gaindiko kultura-lankidetzako politiken baitan. Uharte Arte Garaikideko Zentroa eta Zébra3 erakundeen parte-hartzearekin abiatu den lehen edizioarekin, Kometak etorkizunera begirako bokazioz jaio da: jarraipena izateko, beste diziplina artistiko batzuetara zabaltzeko eta bazkide berriak gehitzen jarraitzeko asmoz, lurraldean kultura-lankidetzako sare gisa sendotzeko helburuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>