Bernardo Atxaga Katedra: Oihana Leonet
Euskara. Kultura. Mundura.
-
05Urr 202609Urr 2026
City University of New York
Oihana Leonet Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzailea izango da Bernardo Atxaga Katedrako aurtengo gonbidatua. Etxepare Euskal Institutuak City University of New Yorkeko (CUNY) Graduate Center-en sustatutako katedraren baitan, urriaren 5etik 9ra, eleaniztasun garaikideari buruzko mintegi-zikloa eskainiko du. Ikuspegi soziolinguistikotik eta hezkuntzaren ikuspegitik aztertuko du gaia.
Programak euskal testuingurua hartuko du abiapuntu, identitateaz, desberdintasunaz eta hizkuntza-justiziaz hausnartzeko, Latinoamerikako errealitateekin elkarrizketan. Hiztun berrien rola, hizkuntza-errepertorioak, hizkuntza-paisaiak eta hezkuntzak testuinguru eleaniztunetan eta migrazioek markatutako errealitateetan duen eginkizuna ere izango dira aztergai.
Programa
Urriak 5 | 9:00–11:30
Eleaniztasuna bazterretatik pentsatzea
Urriak 6 | 9:00–11:30
Hiztun berriak: nortasuna eta agentzia
Urriak 7 | 9:00–11:30
Hiria irakurri, eskola irakurri. Hizkuntza-paisaiak eta hizkuntzen ikusgarritasuna
Urriak 8 | 9:00–11:30
Ahotsak auspotzen dituzten pedagogiak
Urriak 9
Saio irekia. Ordutegia zehazteke.
Oihana Leonet
Oihana Leonet EHUko Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle agregatua da, eta Donostia Research Group on Education and Multilingualism (DREAM) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia. Bere ikerketa testuinguru eleanitzetan hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan oinarritzen da, pedagogia eleaniztunetan eta hizkuntza gutxituetan arreta berezia jarriz.
Bernardo Atxaga Katedra
Bernardo Atxaga Katedra 2011n inauguratu zen CUNYko Graduate Center-en, eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza sustatzen ditu, urtero gonbidatutako adituen bidez.