Dantz Point Helsingborg: Lamia Mari

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 27
    Ira 2025
    Helsingborg

Datorren irailaren 27an egingo da lehen aldiz Suediako Helsingborg hiriko St. Mary elizan Dantz Point jaialdia, eta euskal artista bat izango da bertan: Lamia Mari.

Lamia Mariren parte-hartzea Basque. Music. egitasmoren baitan kokatzen da, zeinak euskal musika nazioarteko eszenan proiektatzea helburu duen. Izan ere, Dantz eta Basque. Music.-en arteko lankidetza-hitzarmenari esker, musika elektronikoari buruzko Dantz Network Congress kongresuan Lamia Mari hautatu zuten Helsingborgeko Dantz Point-en jarduteko.

BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>