Trio Zukan: Quebec Tour

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 18
    Ira 2025
    25
    Ira 2025
    Montreal

Trio Zukan taldeak bira egingo du Quebecen irailean, Quasar saxofoi laukotearekin batera, lau emanaldi eskainiz.

Irailaren 18an Montrealgo Wilder Espace Orange-n emango dute kontzertua. Ondoren, irailaren 20an, Chicoutimi hirian izango dira, CEM Centre d’Expérimentation Musicale zentroan. Gero, irailaren 22an, astelehenarekin, Quebec-eko E27 musika kontserbatorioan ariko dira. Azkenik, Rimouski hiriko Coop Paradis agertokian joko dute. Guztiak ere, Quasar Saxophone Quartet taldearekin batera izango dira.

Hala, Trio Zukanek jarraipena ematen dio 2021. urtean abian jarri zen Saison Québec-Pays Basque 2021-2022 egitasmoan izan zuen parte hartzeari. Hartantxe ezagutu zuen Quasar taldea.

Maria Zubimendik (akordeoia), Gorka Catedianok (perkusioa) eta Jon Ansorenak (txistua) osatzen dute Trio Zukan. 

Trio Zukanek Quebec-en emango duen bira Ça colle au Basque egitasmoaren baitan kokatzen da, zeinen helburua euskara eta euskal kultura frankofoniaren eremuan zabaltzea eta sustatzea den. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>