Deabru Beltzak: Su Talka Tour
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Ira 202527Ira 2025
Creil & Bagneux
Deabru Beltzak kale-antzerki taldeak ‘Su Talka’ Tour ikuskizunarekin darrai, bere estreinaldia ekainaren 7an Bretainian egin ondoren. Tour ikuskizuna Ça colle au Basque egitasmoaren baitan kokatzen da, zeinen helburua euskara eta euskal kultura frankofonian zabaltzea eta sustatzea den.
Ordutik hona, taldeak Frantzia osoko bira hasi zuen, euskal antzerkigintza herrialde horretako hainbat tokitan aurkeztu asmoz. Hurrengo geldialdiak irailaren 25an Festival Mosaïque kale-arteen jaialdian eta 27an, larunbata, Bagneux-eko Fête des Vendanges ekitaldian izango dira.
Taldeak bere suzko antzerki ikusgarriaz eta instrumentu zaratatsuen erabileraz girotuko ditu Creil eta Bagneux-eko emanaldietan, hurrenez hurren.
Festival Mosaïque
Mosaïque jaialdia Creil hirian egiten den arte eta kultura jaialdi bat da, non musika, dantza, antzerkia, eta kale-artearen ekitaldi desberdinak egiten diren. 2025eko edizioan, jaialdiak ekitaldi anitz eskaintzen ditu, tartean kontzertuak, ikuskizun ikusgarriak eta tailerrak, herritarrak eta bisitariak kultura artistikoarekin elkarlanean parte hartzera bultzatzeko.
Fête des Vendanges
Bagneux-eko Fête des Vendanges jaia 2025eko irailaren 27an eta 28an ospatuko da Parc Richelieu-n. Jai hau publiko orokorrarentzat egina dago eta artea, umorea, antzerkia eta musika uztartzen ditu. Hiriko kaleetan performance poetiko eta zirraragarriak aurkezten dira, eta jarduera askotarikoak dituzten instalazio monumentalek ere ez dute huts egiten.
Deabru Beltzak
Kale-antzerki taldea da, 1996an Euskal Herriko hainbat antzerki talde profesionaletako aktoreek sortua. Harrezkero, 10 antzerki obra sortu dituzte, 3.000 antzezpen baino gehiagorekin, 80 ekitaldi berezirekin, 50 hiriko ospakizunekin eta mundu osoko 35 antzerki konpainia baino gehiagorekin kolaboratu dute.