Elbira Zipitria Katedra: Leire Cancio Orueta
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Urr 202504Aza 2025
Montreal
Montrealgo McGill University unibertsitateko CIRM-CRIEM taldean egingo du ikerketa-egonaldia Leire Cancio Orueta ikertzaile gonbidatuak, gizarte berrikuntza abiapuntu hartuta. CIRM-CRIEM taldea mundu mailako zentro erreferentziala da diziplinarteko ikasketen eremuan; batez ere ezagunak dira komunitateen entzute-prozesuetan egiten duten lana.
Egonaldian zehar, ikerlari gonbidatuaren parte-hartzea hiru ataletan ardaztuko da. Batetik, Euskal Herriko esperientzien inguruko ezagutza partekatuko du, baterako sorkuntza- eta entzute-prozesuen inguruan arlo ezberdinen inguruan egindako entzute-prozesuak zein baterako sorkuntza-praktikak izango ditu aztergai. Bestetik, euskara eta humanitate digitalen arteko harremanari helduko dio; euskarak eremu digitalean duen egoera eta hizkuntza-teknologiakok tresnek herritarren entzutea zein parte hartzeko aukeren gainean egiten duten ekarpena izango ditu aipagai. Azkenik, CIRM-CRIEM taldeak garatzen dituen praktikak ezagutu, ezagupena partekatu eta lankidetza-aukerak esploratuko ditu.
Leire Cancio Orueta Ekonomian eta Psikologian lizentziaduna da. Gizarte Berrikuntzan dihardu, kultura zientifikoa eta hizkuntzaren normalkuntzaren eremuan urte luzez kudeaketan eta pertsonen arloan aritua. Ekonomia Sozial eta Solidarioko masterra egin du, ‘Gizarte Berrikuntza eta Gizarte Ekonomia parez pare’ izenburudun master amaierako lana eginda. BETA eraldaketarako aholkularitza proiektuan dihardu halaber, hainbat gizarte berrikuntzako proiektutan murgilduta. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko irakasle kolaboratzailea da, eta Arantzazulab Demokraziaren Berrikuntzarako erreferentzia zentroan kolaboratzaile.
Elbira Zipitria Katedra
Euskal ikasketen irakaskuntza kultur berrikuntzari lotuta, irakaskuntzan eta gizartean euskararen sustapena lantzen du katedrak, 2022tik. Urteroko egitaraua bideratzeko McGill Unibertsitateko Letren Fakultatea eta Ingeniaritza Fakultateaz gain, Center for Interdisciplinary Research on Montreal ikerketa zentroak ere egiten du lan. Elbira Zipitria katedra 2022an sortu zen, eta katedraren aurkezpen ekitaldian Idoia Fernandezek, Miren Azkaratek eta Pablo Suberbiolak parte hartu zuten, euskal kultura eta kultur berrikuntza gaiak jorratu ziren jardunaldian.