Festival du Cinéma Espagnol de Nantes 2026: Fenêtre Basque

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 21
    Mar 2026
    29
    Mar 2026
    Nantes

Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiak 25. urtez euskal zinemaren progamazio zabala eskainiko du. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloaren 25. urteurrena ohoratzeko, egitarau berezia ondu dute antolatzaileek.

Besteak beste, martxoaren 21tik 29ra egingo den aurtengo edizioan, 20 euskal produkzio ikusi ahal izango dira: 11 luzemetrai, Kimuak programako 7 film labur, eta minisail eta dokumental labur bana. Gainera, hainbat saritan lehiatzeko aukera izango dute 3 euskal filmek.

FENÊTRE BASQUE 2026

Sail ofiziala, lehiaketa:

Maspalomas’ (Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi, 2025)

‘El mal’ (Juanma Bajo Ulloa, 2025)

Opera primak, lehiaketa:

‘Todo lo que no sé’ (Ana Lambarri, 2025)

Film luzeak:

Singular’ (Alberto Gastesi, 2025)

La trinchera infinita’ (Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, 2019)

Los Domingos’ (Alauda Ruiz de Azua, 2025)

Ehun metro’ (Alfonso Ungría, 1958)

Hamaseigarrenean aidanez’ (Anjel Lertxundi, 1985)

‘Zergatik panpox’ (Xabier Elorriaga, 1985)

‘Oraingoz izen gabe’ (Jose Julian Bakedano, 1986)

KIMUAK 2025:

Dicen que tu padre’ (Aitor Abio)

El regalo’ (Lara Izagirre)

Erreka zoko hortan’ (Ekaitz Bertiz)

Habana industrial’ (Ainhoa Ordoñez)

Las manchas del jaguar’ (Ricardo del Conde)

Sueños de viernes’ (Harrotu Ileak, Zine-Lab)

Ultramarino’ (M. G. Zubeldia, S. Guglielmotti)

Beste euskal ekoizpen batzuk:

‘Yakarta’ (Diego San José, 2025)

25. urteurrenaren programazio berezia

Aurten, FCEN jaialdiko Euskal Leihoak 25 urte bete ditu, eta efemeridea ohoratzeko ekitaldi berezia antolatu dute martxoaren 25ean, Nantesko Graslin opera-antzokian.

Ekitaldi horren baitan, batetik, ‘Elai Alai’ (Nemesio Sobrevilla, 1938) film dokumentala emango da, Euskadiko Filmategiak 2012an berreskuratua. Joserra Senperena euskal musikariak, okasiorako sortutako konposizioa interpretatuz, zuzeneko soinua jarriko dio. Zinta historiko honek Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratutako Gernikako Elai Alai haur dantza taldeko irudiak eskaintzen ditu, eta soinu-pasarte gutxi batzuk baino ez dira iritsi gugana.

Bestetik, ‘Karmele’ (Asier Altuna, 2025) eskainiko da, Altuna zuzendaria bertan izango delarik. Gerra-testuinguru bertsuan girotua, Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren ibilerak kontatzen ditu pelikulak, Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ liburuan oinarrituta.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>