Euskadi Japan 2023: Hiroshi Teshigahararen azterabegirakoa Donostia Zinemaldian
Euskara. Kultura. Mundura.
Donostia Zinemaldiak Hiroshi Teshigahara (1927-2001) zuzendariari eskainiko dio zinema klasikoko atzerabegirakoa, Euskadiko Filmategiarekin batera antolatua, Japan Foundation-en eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, Euskadi-Japan 2023 programaren baitan.
71. Donostia Zinemaldian –irailaren 22tik 30era egingo da–, oro har ezezaguna den Teshigahararen filmografia osoa eskainiko da. Bere filmetako bik Zinemaldiaren aurreko edizioetan parte hartu zuten: ‘Suna no onna’ (‘Errautsak eta diamanteak’ zikloa, 1985) eta ‘Moetsukita chizu’ (‘Japonia beltzean’ zikloa, 2008). Zikloa osatzeko, Inuhiko Yomotaren ‘Crónicas de vanguardia. Conversaciones con Hiroshi Teshigahara’ liburua argitaratuko da. Daniel Aguilarrek itzuli du japonieratik gaztelaniara.
Euskadi – Japan 2023
Euskadi – Japan 2023 sektore anitzeko ekimena Euskadiren eta Japoniaren artean dagoeneko harremanak areagotzea eta agerian jartzea du helburu. Bi lurraldeen arteko harreman horiek indartzea eta lankidetza berriak sortzea da proiektuaren helburua, hainbat alorretan: kultura, gastronomia, turismoan, ekonomian, kirolean…). Etxepare Euskal Institutuak Euskadi eta Japoniaren arteko harreman eta lankidetza kulturalei dagokionez loturak estutzeko dihardu.
2023an zehar, aldebiko programazioa garatuko da Japonian eta Euskadin, bi lurraldeetako alor anitzeko jarduerak sustatzeko helburuz. Sektore kulturalari dagokionez, proiektu hau aldebikoa izango da euskal kultura eta diziplina guztietako sorkuntza Japonian sustatzeko, eta japoniar kultura Euskal Herrira ekartzeko, alegia.
Aipatzekoak dira dagoeneko proiektuaren baitan egin diren ekintzetako batzuk; esate baterako, Tokioko Cervantes Institutuan egindako Gonzalo Chillidaren erakusketa, Unicorn Wars filmaren emanaldia Niigatako Zinema Jaialdian, Gutun Zurian egindako komiki trukea, Tokyo University of Foreing Studies-en Institutuak sustatutako euskara eta euskal kultura irakurletzaren hasiera eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Yoshida Brothers taldearen kontzertua.
Donostiako Zinemaldiko Hiroshi Teshigahararen azterabegirakoaz gain, datozen hilabetetan beste hainbat ekintza egingo dira, hala nola, Jazzaldiaren eta Kanazawa Jazz Festivalaren arteko trukea eta Tokion urrian egingo den Euskal Astea.
Japonia lehentasunezko herrialdea da Euskadi Basque Country 2025 Estrategian. Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotzen joan dira azken urte hauetan eta kulturaren arloan agerikoa da euskal kulturaren eta kultura japoniarraren arteko elkarrekiko interesa.