I Baschi alla Biennale 1976/2026

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 06
    Mai 2026
    08
    Mai 2026
    Venezia

I Baschi alla Biennale 1976/2026 kultur programak duela 50 urte Veneziako Biurtekoaren testuinguruan izandako euskal presentzia historikoa gogora ekarri eta gaur egungo sorkuntza garaikidearekin lotuko du. 1976an, euskal artista eta sortzaileek nazioarteko agertoki batean kokatu zuten beren jarduna, testuinguru politiko eta kultural eraldatzaile batean.

Mende erdi geroago, testuinguru honetan erakusten den programak ibilbide bat egiten du iraganaren eta orainaren artean eta memoriaren eta sorkuntzaren artean. Hainbat alderdi elkartzen ditu —alderdi akademikoa, artistikoa eta instituzionala— eta eragile, artista eta pentsalariei dei egiten die elkarrekin aztertze eta zabalkunde ariketa bat egiteko.

I Baschi alla Biennale 1976/2026

Maiatzak 6, 16:00 – 20:00

Maiatzak 7, 10:30 – 18:00 (irekiera-ekitaldia 18:30ean)

Maiatzak 8, 10:30 – 21:30

Tokia: Palazzo Contarini della Porta di Ferro

Euskadi Veneziako Biurtekoan, 1976: atzera begira, aurrera egiteko

Maiatzak 7, 9:30 – 16:40

Tokia: Auditorium Santa Margherita, Università Ca’ Foscari Venezia

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru izanik

Maiatzak 7, 10:00

Tokia: Scuola Grande San Giovanni Evangelista  

Egitarau osoa esteka honetan dago eskuragarri.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>