The London Book Fair: Beatriz Chivite

Euskara. Kultura. Mundura.

The London Book Fair: Beatriz Chivite
  • 12
    Mar 2024
    Londres

Beatriz Chivite euskal idazleak London Book Fair nazioarteko liburu azokan parte hartuko du, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Azoka martxoaren 12tik 14ra bitartean egingo da Londresen. 

Chivitek ‘Writing the Same Text Twice? Bilingual Poets and Self-translation’ (Bi aldiz idatzi duzu testu bera? Poeta elebidunak eta autoitzulpena) mahainguruan parte hartuko du Astrid Alben idazle autore holandartarrarekin eta Iestyn Tyne autore galestarrarekin batera. Moderatzailea Alexandra Büchler izango da. Euskaraz, nederlanderaz, ingelesez, gazteleraz eta galesez elebidunak diren poetek bi hizkuntza edo gehiagotan idazteko eta norberaren lana itzultzeko gaitasuna izatearen prozesuak, erronkak eta lorpenak partekatuko dituzte.

  • Ekitaldia martxoaren 12an izango da (13:50, GMT), Literary Translation Centren.

Beatriz Chivite Ezkieta Iruñean jaio zen 1991n eta Txinan, Nepalen, Indonesian, Hong Kongen, Italian, Taiwanen eta Erresuma Batuan bizi izan da. Euskaraz poesia idazten hasi zen sustraietatik hurbilago sentitzeko eta haurtzaroko hitzekin intimitatea mantentzeko. Bere poesiaren gaiak hiriak, hiri-bakardadea eta gure garaiko gai kritikoak dira. Londresen bizi da, eta nazioarteko harremanen kudeatzaile gisa lan egiten du.

Londresko Liburu Azokan (London Book Fair) mundu osoko argitaletxeen komunitateak bat egiten du (editoreek, saltzaileek, autore eskubideen kudeatzaileek, komisarioek etab.) harremanak garatu, ikuspuntuak lotu eta eduki sortzaileen etorkizuna definitzeko.

Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea

Beatriz Chivite euskal idazlea London Book Fair nazioarteko liburu azokan parte hartuko du, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. 2023an Institutuak idazlearen parte hartzea Literature Across Frontiers in India jaialdian babestu zuen, eta 2022an Transpoesie Nazioarteko Poesia Jaialdia.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu