M pour Montreal jaialdiko showcaseetan aritzeko deialdia zabalik
2026/05/18
Euskara. Kultura. Mundura.
2026ko azaroaren 18tik 21era Montrealen (Quebec) egingo den M pour Montréal jaialdian parte hartzeko deialdia ireki du BASQUE. MUSIC.-ek.
M pour Montréal jaialdiko lantalde artistikoak aurkeztutako proposamenen artetik bi hautatuko ditu, azokaren egitarauan showcase bana eskaini dezaten.
Showcasez gain, profesionalei zuzenduriko jarduera ezberdinak barne bilduko ditu azokak. Hautatutako artistek ordezkari bat izendatu beharko dute. Ordezkari horrek jaialdiko jardueretan parte hartzeko prest egon behar du.
BASQUE. MUSIC.-ek musikari edo talde hautatuen bidaia, ostatua eta dietak beregain hartuko ditu, beti ere 2026ko bidai baldintzak kontuan hartuta. Hautatutako proposamenak deialdian parte hartzeko irizpide eta baldintzak bete beharko ditu. Ekainaren hasieran iragarriko dira showcase-tan parte hartuko dituzten artisten izenak, hauek bere hegaldiak ekainaren 26a baino lehenago kudeatzeko konpromisoa onartuko dute.
M pour Montréal jaialdiak, bere aldetik, taldeen jardunerako beharrezkoa den ekipo teknikoa, oinarrizko backlinea funtsean, eskainiko die artistei showcase formatuko emanaldia eskaini ahal izateko.
Deialdia maiatzaren 20an itxiko da, gauerdiz. Bertan parte hartzeko izen ematea esteka honen bidez egin behar da.
BASQUE. MUSIC. eta M pour Montrealen arteko lankidetza hau Etxepare Euskal Institutuak hasi zuen 2025ean Ça colle au Basque ekimenaren baitan. Lehendabiziko elkarlan horri esker, Verde Prato eta Olaia Inziarte izan ziren M pour Montrealen parte hartzeko aukeratutako proposamenak.
BASQUE. MUSIC.
BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.