Maitaldia | Le Temp d´Aimer la Danse
Euskara. Kultura. Mundura.
-
05Ira 202515Ira 2025
Biarritz
Irailaren 5etik 15era Biarritzen ospatuko den Maitaldia Dantza Jaialdiaren 35. edizioan, Euskal Herriko zortzi dantza konpainiak izango dira protagonista, ‘Les compagnies du territoire’ izeneko programazio bereziaren baitan.
Ekimena ‘Ça colle au basque’ izeneko programaren barruan kokatzen da, Etxepare Euskal Institutua eta Malandain Ballet Biarritz konpainien arteko lankidetzari esker. Aurten parte hartuko duten konpainiak honako hauek dira: Malandain Ballet Biarritz, Kukai Dantza, Bilaka Kolektiboa, Mizel Théret & Beñat Achiary, Dantzaz, Compagnie Á Pas Furtifs, Cie Project ra.re / Collectif Rabbit Research eta AltxaLili Show.
Malandain Ballet Biarritz konpainiak hainbat aukera eskaintzen ditu bere talentuaz gozatzeko. Irailaren 5ean, 21:00etan, La Chambre d’amour ikuskizuna aurkeztuko du Biarritzeko Gare du Midi tren geltokian. Geroago, irailaren 12an, 21:00etan, Elgarrekin eskainiko du Biarritzeko Casino Municipal antzokian. Irailaren 13an, 20:00etan, Elgarrekin eramango dute Garazira, Jai Alai-ra. Azkenik, irailaren 14an, 19:00etan, Soirée de Ballets eskainiko dute Errenteriako Leku ona fabrikan.
Mizel Théret eta Beñat Achiary bikoteak hiru aldiz aurkeztuko du Hizketak ikuskizuna: lehena irailaren 7an, 17:00etan, Itxassouko frontoian; ondoren, Biarritzera itzuliko dira Gare du Midin antzezteko, irailaren 9an eta 10ean, 19:00etan.
Kukai dantza taldeak bi ikuskizun eskainiko ditu: irailaren 6an, 19:00etan, Txalaparta Biarritzeko Casino Municipal antzokian, eta irailaren 13an, 15:00etan, Euskorleans Place Saint-Charlesen.
Cie Project Ra.Re konpainiak Retour à Itak obra bi data eta lekutan aurkeztuko du: irailaren 13an, 17:00etan, Daine aretoan, eta irailaren 14an, 16:00etan, Hasparreneko Place Verdunen.
Dantzaz konpainiak bi pieza aurkeztuko ditu: Hona irailaren 9an, 21:00etan, Biarritzeko Casino Municipal antzokian eta baita, irailaren 13an, 20:00etan, Saint-Pée-sur-Nivelleko Salle Larrekon; eta irailaren 14an, 16:00etan, Bardosko frontoian Gesala ikuskizuna.
Cie A Pas Furtifs konpainiak Sorcières eskainiko du irailaren 14an, 14:00etan, Biarritzeko Gare du Midin. Bilaka Kolektiboa taldeak Bezperan aurkeztuko du irailaren 14an, 19:00etan, Biarritzeko Casino Municipal antzokian. Azkenik, AltxaLili taldearen ikuskizuna irailaren 13an izango da, 22:30etan, Biaritzeko Atabalen.
Maitaldia
Maitaldia Jaialdia, frantsesez "Le Temps d’Aimer la Danse", urtero Biarritzen ospatzen den dantza jaialdi ospetsua da. Dantza klasikoa eta garaikidea herritar guztiei hurbiltzea du helburu, kalitate handiko emanaldiak eskainiz, bai antzokietan bai aire libreko espazioetan. Jaialdiak tokiko zein nazioarteko konpainiak hartzen ditu, eta izenak berak adierazten duen bezala, dantzarekiko maitasuna ospatzeko garaia da. Maitaldiaren bidez, arte honen inguruko grina, sormena eta parte-hartzea sustatu nahi dira. Emanaldi horiez gain, jaialdiaren lehen asteburuan, irailak 6 eta 7, topaketa profesional bat antolatuko da.