MUNTREF: Nagore Legarreta
Euskara. Kultura. Mundura.

-
09Abu 202507Ira 2025
Buenos Aires
2025eko EAS-EZE programaren barruan, Nagore Legarreta Alcelay-k ‘El río no es un lugar’ lana aurkeztuko du. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 7ra egongo da ikusgai MUNTREF, Arte Garaikidearen Zentroan, Buenos Airesen. Lan honek ibaira begiratzea proposatzen du, eta ibaiak egungo zibilizazioari berea itzultzea. Bere garaian lurperatu ziren ibaiekin elkarrizketa bat ezartzeaz gain, Buenos Aires hirian bertan ezkutatutako paisaiei argia ematen die.
Nagoreri bere haurtzaroa gogorarazten dio lan honek. El Portu auzoan bizi da bera, Urumea ibaia duela urte asko nabigagarria zelako eman zitzaion auzoari izen hori. Bere familia Urumea ibaiari lotuta bizi izan dela dio beti eta irudi hauek etortzen zaizkiola burura bere etxea eta jatorriaz pentsatzen duenean.
Proiektu honetarako, latekin eraikitako kamerak erabili ditu Nagorek, hauek ibaian kokatu, eta kameraren barrena argia igarotzen den zuloa ur-azaletik zentimetro gutxi batzuetara utziz.
Nagore Legarreta
Nagore Legarreta Alcelay (Hernani, 1981) argazkilaria da. Legarreta argazkilaritza estenopeikan bereiztutako artista da. Argazki proiektu artistikoak eta argazkilaritza tailerrak ematen ditu. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, ikastaro eta tailerrak egin ditu erreferente ugarirekin. Argazkigintzan teknika analogikoak, u, bere lanek irudi oniriko eta denboragabeko mota bat sortzen dute, bere lana modu propioan definituz.
EAS-EZE
Bitamine Faktoriak kudeatzen duen EAS-EZE programaren helburua euskal arte garaikidearen nazioartekotzea da, ikerkuntza eta ekoizpena sustatu eta sortzaile eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatzea barne.
Urtero egiten da Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saila, Universidad Nacional Tres de Febrero unibertsitatearen museo sareko Arte Garaikideko Zentroa eta Eusko Jaurlaritzaren Mercosurreko Ordezkaritzaren laguntzari esker.