Manuel Irujo Katedra: Carmen Gil Fombellida
Euskara. Kultura. Mundura.
-
13Api 202615Api 2026
Liverpool
Etxepare Euskal Institutuak University of Liverpool unibertsitatean sustatzen duen Manuel Irujo Katedraren baitan, Carmen Gil Fombellida ikerlariak ‘Lurrik gabeko komikoak: 1939ko euskal antzerkiaren erbestealdiaren ikuspegi orokorra Amerikan eta Europan’ hitzaldia eskainiko du apirilaren 14an.
Carmen Gil Fombellida ikerlariaren hitzaldiak 1936ko Gerra Zibilak eragindako euskal antzerkiaren erbestealdiaren figura eta obra nagusien ikuspegi orokorra eskaintzen du. Badira adibide esanguratsuak non erbestea aukera-testuinguru gisa uler daitekeen; sormen-askatasunerako gune gisa, gerraosteko Espainiako antzokietan ezinezkoa zena.
Hitzaldian artista eta egile horien ibilbideak aztertuko dira, eta literatur dramatikoari, eszena-zuzendaritzari eta bestelako arte eszenikoetako diziplinei egindako ekarpenak nabarmenduko ditu bereziki ikerlariak.
Aurkezpenean, halaber, material grafikoa erakusgai jarriko da, Amerikako eta Europako harrera-herrialdeetan garatutako jarduera eszeniko esanguratsuak irudikatzeko xedez.
- Apirilak 14, 16:00 (GMT+1), Rendall Building, Seminar Room 2, University of Liverpool, eta online
Eman izena hemen.
Manuel Irujo Katedra 2014-2015 ikasturtean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Liverpooleko Unibertsitateak, eta urtero egiten da. Ikerketaren gai nagusia euskal erbestea da. Katedra Liverpooleko Unibertsitateko Kultura, Hizkuntza eta Arloko Ikasketen Departamentuko kide da.