Residencia Literaria 1863: ireki da euskarazko idazlea hautatzeko deialdia

2026/06/23

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak, Residencia 1863rekin lankidetzan, A Coruñan hilabeteko literatur egonaldia egiteko deialdia zabaldu du, euskaraz idazten duten idazleei zuzendua. Ekimen hau 2026ko azaroan egingo da, eta literatur sorkuntza sustatzea du helburu, horretarako kulturalki aberatsa eta dinamikoa den ingurune bat eskainiz.

Deialdia 18 urtetik gorako idazleei dago zuzenduta. Izangaiek gutxienez ere euskarazko liburu bat, edozein literatur generotan, argitaratua izan beharko dute.

Eskabideak 2026ko ekainaren 23tik uztailaren 30era arte aurkez daitezke. Hartara, curriculuma, literatur proiektu bat, aurretiazko lanen dosier bat eta motibazio-gutun bat aurkeztu beharko da. Deialdiaren oinarriak eta gainerako xehetasunak esteka honetan aurki daitezke.

Iaz, Nerea Ibarzabal Salegi izan zen Residencia 1863 literatur egoitzarako euskarazko idazle hautatua.

Euskal kultura eta sorkuntza garaikide biziaren lekuko izan nahi? Hemen da BASQUE. Creativity & Culture. aldizkaria

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>