Residencia de Escritores Malba: Beñat Sarasola
Euskara. Kultura. Mundura.
-
27Uzt 202630Abu 2026
Buenos Aires
Zazpigarren urtea du Malba Idazleen Egonaldiak eta lehendabiziko aldia izanen da Buenos Airesko Arte Latinoamerikarraren Museoak euskaraz idazten duen egile bat jasoko duena, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.
Malba Idazleen Egonaldiak Beñat Sarasola idazlea hartuko du, Buenos Airesen egonaldia egiteko bost astez. Sarasolak hiriko hainbat kultur adierazpenekin harremanetan jartzeko aukera izango du, Malbak aukeratutako bestelako idazle gonbidatu batzuekin, museoko kultur kudeatzaileekin eta tokiko editoreekin batera lan-sarea sustatzea baitu helburu. Besteak beste, MALBAk beste lau idazleren izenak iragarri ditu egonaldia egin eta, Sarasolarekin batera, norbere literatur proiektua gauzatuko dutenak: Benoît Coquil (Brest, 1989), Diego Zúñiga (Iquique, 1987), Mayte Gómez Molina (Madril, 1993), eta Riccardo Frolloni (Macerata, 1993).
Beñat Sarasola
Beñat Sarasola (Donostia, 1984) idazlea, literatur kritikaria da eta irakaslea da EHUn. Filosofian, eta Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua da (Universitat de Barcelona). Euskaraz hainbat poema-liburu argitaratu ditu: ‘Alea’, 2009an eta ‘Kaxa huts bat’, 2007an. Itzulpengintzari dagokionez, Philip Rothen ‘Nemesis’ liburua euskaratu zuen. 2019an ‘Deklaratzekorik ez’ bere lehen eleberria argitaratu zuen Susa argitaletxearen eskutik eta ‘Coca-Cola bat zurekin’ du eleberri berriena, zeina gaztelaniara eta alemanera itzuli den. ‘Munduko Poesia Kaierak’ bilduman editore lanetan dihardu eta ETB 1-eko ‘Sautrela’ literatur saioaren aurkezle izana da.