Teatro de La Abadia: ‘Adiorik ez’

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 26
    Ots 2026
    Madril

‘Adiorik ez’ (jatorrizko izenburua: ‘Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán’) lanarekin, La Dramática Errante konpainia Madrilgo Teatro de La Abadíara itzuliko da, ‘Altsasu’ lanaren arrakastaren ondoren. María Goiricelaya antzerkigileak heriotzari, doluari eta “ongi hiltzeari” buruzko gogoeta intimo eta kolektiboa taularatuko du, zaintza aringarriak eta azken uneetan laguntzen duten pertsonak erdigunean jarrita.

Umorea, emozioa eta kontzientzia soziala uztartzen dituen antzezlan honek bizitzaren amaierari begiratzera gonbitea luzatzen du, gizatasunetik eta samurtasunetik, beldurretik bainoago. Lagun izan diren guztientzat eginiko aitorpena da, eta, aldi berean, bizitza alaitasunez bizitzearen aldeko aldarria.

Testua María Goiricelayak idatzi zuen, Zentro Dramatiko Nazionaleko Egoitza Dramatikoen programaren esparruan (2021-2022 epealdian).

‘Adiorik ez’

Aita batek eta alaba batek Donejakue bidea egiten dute elkarrekin, eta Europako ibilbide zaharrenetako horixe bera pertsonaia eta istorioen bidegurutze bihurtzen da. Topaketa horien bidez, ikuslea heriotzaz, galeraz eta azken uneetako zaintzaz hausnarketara bideratuko du, sufrimenduz joandakoen memoria ohoratuz eta haiei lagundu zietenei besarkada eskainiz.

La Dramática Errante

La Dramática Errante antzerki-konpainia María Goiricelaya eta Ane Pikaza sortzaileek bultzatutako proiektu artistikoa da, gizartearekin lotura zuzena duten gaiak eszenara eramatea helburu duena. Bere lanek begirada kritikoa, konpromiso soziala eta hizkuntza eszeniko garaikidea uztartzen dituzte, umorea eta emozioa tresna nagusi gisa erabiliz. Konpainiak antzerkia pentsamendurako eta elkarrizketarako espazio gisa ulertzen du, eta azken urteetan oihartzun handia lortu du bai publikoaren bai kritikaren aldetik, besteak beste ‘Altsasu’ bezalako ekoizpenekin.

Euskal antzerkiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>