Universidad Complutense: Arantxa Urretabizkaia

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 18
    Aza 2025
    Madril

Madrilgo UCM Complutense unibertsitateko Euskal Ikasketen Sailak euskara eta euskal kulturari buruzko formakuntzak eskaintzea du helburu, euskararen irakaskuntza bermatzen duen Madrilgo autonomia-erkidegoko unibertsitate bakarra izaki. Izan ere, Etxepare Euskal Institutuaren eta Complutense unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker, urtero irakurle bat hautatzen da euskara eta euskal kultura klaseak eman ditzan.

Aurten ere, Euskalkonplu deritzon ekintza-sortaren baitan, jarduera bat antolatu du. Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Vengo a Madrid a hablar de mis libros’ (‘Nire liburuei mintzatzera nator Madrila’) hitzaldia eskainiko du azaroaren 18an, Filologia fakultateko A eraikinaren ekitaldi-aretoan. Honakoa izango da egitaraua:

  • 16:00

Arantxa Urretabizkaiaren hitzaldia bere obrari buruz. Aurkezlea: Aritz Galarraga. Hizkuntza: gaztelania.

  • 16:40

Arantxa Urretabizkaiaren eta bere obren itzulpenak irakurri dituzten UCMko euskara ikasleen arteko solasaldia. Aurkezlea: Aritz Galarraga. Ikasleak: Kandela Arias, Lukas Romera, Karlota Strozzi. Hizkuntza: gaztelania

  • 17:20

Arantxa Urretabizkaiaren eta bere obraren bat euskaraz irakurri dutenen arteko solasaldia. Aurkezlea: Errukine Olaziregi. Hizkuntza: euskara.

Asko dira UCMko Euskal Filologia Jakintza Arloak antolatu izan dituen ekitaldiak (gaur egun, Euskal Ikasketetako Saila, zeina Hizkuntzalaritzako eta Arabiar, Hebrear, Euskal eta Asia Ekialdeko Ikasketetako Departamentuaren parte den). Ekitaldi horietako asko EUSKALKONPLU (Euskara eta Euskal Kulturari buruzko Jardunaldiak Complutense Unibertsitatean) delakoan egiten dira. Euskalkonplutik euskalgintzako hainbat eta hainbat pertsona ezagun pasatu dira: idazleak (Anjel Lertxundi, Leire Bilbao, Iban Zaldua, Arantxa Urretabizkaia, Katixa Agirre eta Castillo Suarez), euskalariak (Patxi Goenaga, Hiromi Yoshida, Xabier Artiagoitia eta Juan Carlos Moreno Cabrera),  kirolariak (Lierni Osa harrijasotzailea), soziolinguistak (Kike Amorarriz), aktoreak (Xabier Elorriaga), zine-zuzendariak (Montxo Armendariz, Borja Goenaga eta Jabi Elortegi), bertsolariak (Xabier Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza), eta musikariak ( Ruper Ordorika, Jabier Muguruza, Josu Bergara eta Jon Maia). Haiekin batera, euskarak eta euskal kulturak urtero egiten diote bisita Unibertsitate Konplutentseari. 

Euskal literaturari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>