Zikló 2025: Merina Gris + Süne + Euskoprincess
Euskara. Kultura. Mundura.
- 
                                    08Aza 2025Bartzelona 
Zikló Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako jaialdia da, euskal lurraldeetako sorkuntza garaikideena erakusteko leiho modura. Aurten, Paral·lel 62 aretoan egingo da, eta Merina Gris, Süne eta Euskoprincess taldeak ariko dira 20:30etatik aurrera.
Merina Gris
Merina Gris taldea 2020an Donostian sorturiko euskal musika taldea da, Sara, Julen eta Paskalek osatua. Taldeak pop soinuak sortzen ditu sintetizadore efektu indartsuz lagunduta, eta bere abestiak barne borrokari eta norberaren existentziari buruzko hausnarketak jasotzen ditu. Album berriena, "Zuloa", pop bortitza eta elektronika nahasten dituen proposamena da, eta taldeak eskaintzen duen musikak abangoardiaren eta nostalgiaren arteko oreka mantentzen du. Euskal musika eszenaren proposamen fresko eta eraginkorrenetako bat da, estatuko zein nazioarteko eszenaren arreta piztu duena.
Süne
Süne musika elektroniko eta tradizionalaren nahasketa berezia da, non trikitixa eta pop soinuak bateratzen dituen. Bere estiloak euskal folkaren eta modernitatearen arteko zubi bat eraikitzen du, energia handiz eta originaltasun handiz. Huntzarekin egindako ibilbide arrakastatsuaren ondoren, bakarkako lehen diskoan —‘AMAINEMAN’—, bere burua uzten du eramaten: oina trikitixaren sustraian, bestea elektronika garaikideenean.
Euskoprincess
Euskoprincess Hernanin jaiotako artista da, bere proposamen ausart eta originalagatik ezaguna. Musika urbano eta elektronikoko doinuak eta euskal kulturaren erreferentziak uztartzen ditu, umore eta energiaz beteriko eszenatokian. Bere azken lanak, ‘Totosaki’ diskoak, queer ikusgarritasuna eta nortasun indartsua bultzatzen ditu.
 
                                             
                                            