Zortzi euskal artista izendatu dituzte MIN sarietarako

2026/03/09

Euskara. Kultura. Mundura.

Ezagutzera eman dira 2026ko MIN sarietarako sortzaile hautagaien izenak. Aurten ere, bost euskal musikari ariko dira Euskarazko Disko Onenaren Saria eskuratzeko lehian, nahiz euskal musikaren presentzia bertze lau kategoriatan nabarmenduko den, nor baino nor.

Martxoaren 25ean banatuko dira MIN sariak, Kordoban egingo den ekitaldian. Sariketa honek espainiar estatuan ondutako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzea du helburu.

Honako hauek dira MIN sarietarako hautagai diren Euskal Herriko artistak eta dagozkien kategoriatako lehiakideak:

Euskarazko Disko Onena:

Artista Berri Onena:

  • Carlos Ares, ‘La Boca del Lobo’
  • Lia Kali, ‘Kaelis’
  • Merina Gris, ‘Zuloa’
  • Queralt Lahoz, ‘9:30 PM’
  • Sanguijuelas del Guadiana, ‘Revolá’

Musika Ekoizpen Onena:

  • Baiuca & IZARO, ‘Xorieri’
  • Carlos Ares, ‘La Boca del Lobo’
  • Delaporte, ‘Rendición’
  • Gorka Urbizu, ‘BAKAN (II)’
  • Valeria Castro, ‘el cuerpo después de todo’

Pop Disko Onena:

  • Carlos Ares, ‘La Boca del Lobo’
  • Merina Gris, ‘Zuloa’
  • Pumuky, ‘No sueltes lo efímero’
  • Vera Fauna, ‘Dime Donde Estamos’
  • Zahara, ‘Lento Ternura’

Elektronikako Grabazio Onena:

  • Amanda Mur, ‘Neu Om’
  • Baiuca & IZARO Oreka Tx-rekin batera, ‘Xorieri’
  • Bruma, ‘Halo’
  • Gazzi, ‘2025’
  • restinga, ‘Free Baby’

 

MIN sariak

Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak antolatzen ditu MIN sariak 2009az geroztik, eta 18. edizioa dute aurtengoa. Sariok Espainiar estatuan egindako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzen dute. Helburua talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna ematea, eta musika independentea estatu mailan zein nazioartean sustatzea da.

Aurtengo edizioa martxoaren 25ean egingo da Kordoban, musika independentearen aniztasuna, talentua eta berrikuntza ospatzeko asmoz. Tamara Garcia eta Masi Rodriguezek aurkeztuko dute artistak, diskoetxeak eta sektoreko profesionalak batuko dituen ekitaldia.

Euskal kantagintzari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>