BIME PRO Bogotá 2024: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

BIME PRO Bogotá 2024: Basque. Music.
  • 09
    Mai 2024
    11
    Mai 2024
    Bogota

BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du.

Musika Industriaren Nazioarteko BIME Topaketa duela hamabi urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean hirugarren edizioa ospatuko da aurten. Hitzordu berria 2024ko maiatzaren 8tik 11ra izango da Bogotan.

Euskal Herriko musika nazioartekotzeko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen duten Basque. Music. plataforma Kolonbiako hitzordu honetan egongo da beste behin Latinoamerika eta Euskadiren arteko zubi artistiko eta profesionalak eraikitzeko helburuz.

Izarok 2023ko Durangoko Azokan argitaratu zuen Cerodenero bere azken diskoa aurkeztuko du Kolonbiako hiriburuan maiatzaren 9an 17:00etan eta profesionalen gunean (Plazoleta agertokian). Lan berri hau arrakasta handia izaten ari da zuzeneko emanaldietan.

Maiatzaren 10ean Kuba, Kolonbia eta Argentinako hainbat musikarirekin batera ´Arte y método: cómo hacer grandes canciones´ mahai inguruan parte hartuko du.

Azkenik, Peruko Milena Warthon abeslariarekin egonaldi artistikoa egingo du maiatzaren 11an

Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea

Izarok irabazi du musika independentearen 2024ko MIN sarietako du Euskarazko Diskorik Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria.

Etxepare Euskal Institutuak 2014. urteaz geroztik babesten du Euskarazko Diskorik Onenaren saria MIN Sarietan, euskaraz egindako musikari estatu mailan ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Aurreko edizioetan sarituetako batzuk izan ziren Delorean (2018), Ruper Ordirika (2019), Zetak (2021), Verde Prato (2022) eta Niña Coyote eta Chico Tornado (2017, 2020, 2023).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu