Bogoshorts: Espíritu Vasco
Euskara. Kultura. Mundura.
-
02Abe 202509Abe 2025
Bogota
Abenduaren 5etik 7ra, euskal zinemak parte hartze berezia izango du Bogoshorts jaialdian, Hegoamerikako laburmetrai zinemaldirik garrantzitsuena. Aurtengo edizioa abenduaren 2tik 9ra egingo da Kolonbiako hiriburuan. Bogoshorts eta Kimuakekin lankidetzan, Etxepare Euskal Institutuak bederatzi euskal laburmetrairen zikloa antolatu du Bogotan, ‘Espíritu Vasco izenpean’.
Halaber, euskal ordezkaritza zabal eta aktiboa izango du jaialdiak, hainbat zinemagile eta profesional bertaratuko baitira: Maren Zubeldia, Mikel Rueda eta Aitor Oñederrak euren lanak aurkeztuko dituzte eta Bogoshortsek antolatutako jarduera profesionaletan hartuko dute parte. Era berean, Lara Izagirre lehiaketa ataleko epaimahaikide arituko da, eta Esther Caberok (Kimuak) programaren jarraipena eta koordinazioa egingo du.
Ekimen honen bidez, Etxepare Euskal Institutuak euskal zinemaren nazioarteko presentzia areagotzea eta Hegoamerikako ikus-entzunezko sektorearekin harremanak sendotzea du helburu.
Abenduak 5 | 14:00
Cinemateca de Bogotá
‘Anómalo’ (2014, Aitor Gutiérrez)
‘Zarautzen erosi zuen’ / ‘La compró en Zarautz’ (Aitor Arregi)
‘La casa del lago’ (2011, Galder Gaztelu-Urrutia)
‘Caminan’ (2016, Mikel Rueda)
‘Sintonía’ (2005, Jose Mari Goenaga)
Abenduak 7 | 18:30
Cinemateca de Bogotá
‘Artalde’ (2010, Asier Altuna)
‘No me despertéis’ (2018, Sara Fantova)
‘Ur azpian lore’ / ‘Flor bajo el agua’ (2021, Aitor Oñederra)
‘Cuerdas’ (2022, Estibaliz Urresola Solaguren)