M pour Montréal: Verde Prato + Olaia Inziarte

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 19
    Aza 2025
    22
    Aza 2025
    Montreal

M pour Montréal jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du aurten, azaroaren 19tik 22ra Montrealen, Quebeceko hiriburuan. Kanadako musika-industriaren topagune nagusietako bat da, eta mundu osoko artistak, programatzaileak, komunikabideak eta jaialdietako ordezkariak biltzen ditu urtero. Sortzaile berriei eta nazioarteko musikaren eragileei elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko gune bat eskaintzea du helburu.

Aurtengo edizioan, Verde Prato eta Olaia Inziarte euskal artistek bina showcase eskainiko dituzte M pour Montréal jaialdian. Bi-biak izan dira jaialdian parte hartzeko musikari hautatuak, deialdi bidez aurkeztutako proposamenen artetik jaialdiaren lantalde artistikoak hala erabakita.

Emanaldiez gain, Etxepare Euskal Institutua buru den euskal ordezkaritza bat bertaratuko da Ipar Amerikako musika industriaren hitzordu esanguratsuenetakora, eta hainbat jarduera profesionaletan parte hartuko du. Besteak beste, nazioarteko programatzaile eta eragileekin euskal koktela antolatu dute jaialdiaren baitan, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta.

Ça colle au basque

Verde Prato eta Olaia Inziarte euskal artisten parte-hartzea eta koktel profesionala Etxepare Euskal Institutuaren ‘Ça colle au basque’ egitasmoaren baitan kokatzen dira, euskal kultura eta sorkuntza frankofoniaren esparruan sustatzea xede duena. Hala, euskal kulturaren nazioartekotze-estrategiaren beste urrats bat da M pour Montréal jaialdian gauzatuko dena, frankofoniaren esparruan euskal sorkuntza garaikidea ikusgarriago egiteko aukera paregabea.

Verde Prato

Verde Prato Ana Arsuaga musikariaren proiektu pertsonala da. Pop esperimentala, elektronika eta ahots biluziaren indarra uztartzen ditu bertan. Bere diskografian barrena euskal doinu tradizionalak eta soinu garaikideen arteko zubiak aurki daitezke, unibertso intimo eta poetikoak osatuz.

Olaia Inziarte

2022an hasi zuen bakarkako ibilbidea Olaia Inziarte euskal musikariak eta azken urteotan euskal musikaren eszena garaikidean zeresana ematen ari da. Pop iluna, rocka eta elektronika darabiltza, haren ahots pertsonal eta sentikorrak zuzendua.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>