Cinémathèque québécoise: euskal zinema zaharberritua
Euskara. Kultura. Mundura.
-
16Aza 202618Aza 2026
Montreal
Montrealgo Cinémathèque québécoise zinematekak Euskadiko Filmategiak hautatutako euskal filmen zikloa hartuko du azaroaren 16tik 18ra. Programak euskal zinemaren ondarea eta azken urteetan zaharberritutako lanak nazioarteko publikoari aurkeztea du helburu.
Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak programazioa aurkeztuko du, eta Montxo Armendáriz zinemagileak ikusleekin solas egingo du. Tasio filmaren bertsio zaharberritua lehen aldiz erakutsiko da Kanadan.
Egitaraua
Azaroak 16, 17:30 – Tasio (Montxo Armendáriz, 1984), aurretik Nafarrako ikazkinak (1981) filmarekin; zuzendaria bertan izango da.
Azaroak 16, 20:30 – Ander eta Yul (Ana Díez, 1988); Joxean Fernándezek aurkeztuko du.
Azaroak 17, 17:00 – Joxean Fernándezekin solasaldia; sarrera librea.
Azaroak 17, 18:00 – Obaba (Montxo Armendáriz, 2005); zuzendaria eta Puy Oria ekoizlea bertan izango dira.
Azaroak 17, 20:45 – Euskal zaharberritze berriak 1: Hamaseigarrenean aidanez eta Oraingoz izen gabe.
Azaroak 18, 20:45 – Euskal zaharberritze berriak 2: Ehun metro eta Zergatik panpox.
Euskadiko Filmategia eta zinema-ondarea
Zikloa Euskadiko Filmategiak zinema-ondarea berreskuratu eta zabaltzeko egiten duen lanaren parte da. Emanaldiek euskal zinemaren hainbat garai eta ikuspegi ezagutzeko aukera eskainiko dute, filmak frantsesezko azpitituluekin aurkeztuta.