Jaime de los Ríos eta Mikel Otxoteko MUNTREFen
Euskara. Kultura. Mundura.
-
01Urr 202601Ots 2027
Buenos Aires
EAS-EZE 2026: Jaime de los Ríos eta Mikel Otxoteko MUNTREFen
Jaime de los Ríos eta Mikel Otxoteko artistek MUNTREF – Universidad Nacional de Tres de Febrero unibertsitatearen museoan aurkeztuko dituzte EAS-EZE programaren baitan garatutako proiektuak. Bi erakusketak 2026ko urriaren 4an inauguratuko dira MUNTREF – Hotel de Inmigrantes egoitzan, Buenos Airesen.
2026ko EAS-EZE programarako hautatutako bi artistek Buenos Airesen egindako ikerketa- eta sorkuntza-prozesuen emaitzak erakutsiko dituzte. Proiektuek teknologia, migrazioa, hiria, memoria eta gizarte-harremanak dituzte ardatz, ikuspegi artistiko eta kritikotik.
Buenos Aires: ecologías urbanas — Mikel Otxoteko
Mikel Otxotekoren Buenos Aires: ecologías urbanas proiektuak Buenos Aires migrazio-ekologien sistema geruzatu gisa aztertzen du. Migrazio-fluxuek hiria eta bertako egitura sozial, ekonomiko eta kulturalak nola eraldatu dituzten ikertzen du artistak.
Argizko bost dispositiboren bidez, lanak hiriaren kartografia kritiko bat proposatzen du, Buenos Aires zeharkatzen duten mugimendu, memoria eta eraldaketa-prozesuak agerian jarriz.
Instrucciones para encender un diálogo — Jaime de los Ríos
Jaime de los Ríosen Instrucciones para encender un diálogo proiektuak Interneten azpiegitura fisiko eta geopolitikoari erreparatzen dio.
Pertsonen arteko benetako konexioetatik abiatuta sortutako argi-eskultura efimeroen bidez, artistak teknologia, komunikazioa, boterea eta gaur egungo harreman-moduak aztertzen ditu. Lanak sare digitalak osatzen dituzten azpiegitura materialak eta haien atzean dauden lotura politiko eta sozialak ikusaraztea du helburu.
Bi erakusketak Helga Massetani eta Diana Wechslerrek komisariatu dituzte eta urriaren 4an inauguratuko dira MUNTREFen, beste erakusketa batekin batera. Informazio gehiago inaugurazioari buruz UNTREFen webgunean.
EAS-EZE: euskal arte garaikidea Buenos Airesen
EAS-EZE nazioarteko ikerketa, ekoizpen eta truke artistikorako programa da, Bitaminek sustatua, Etxepare Euskal Institutuaren eta MUNTREFen lankidetzarekin.
Programaren helburua ikerketa eta ekoizpen artistikoa sustatzea, euskal artisten nazioarteko proiekzioa indartzea eta haien mugikortasuna bultzatzea da, sorkuntzarako testuinguru berriak sortuz eta Euskal Herriko eta Argentinako arte-eszenen arteko harremanak sendotuz.
2026koa EAS-EZEren hamargarren edizioa da. Jaime de los Ríos eta Mikel Otxoteko hautatu dituzte beren proiektu artistikoak garatu eta ondoren Buenos Airesen aurkezteko. Informazio gehiago EAS-EZE 2026ri buruz Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.
Informazio praktikoa
Inaugurazioa: 2026ko urriaren 4a, igandea, 12:00etan
Lekua: MUNTREF – Hotel de Inmigrantes
Helbidea: Av. Antártida Argentina S/N, Puerto Madero, Buenos Aires
Ordutegia: asteazkenetik igandera, 11:00etatik 18:00etara
Bisita gidatuak: larunbat eta igandeetan, 14:00etan
Sarrera: doan
Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea
Jaime de los Ríos eta Mikel Otxoteko artistek EAS-EZE 2026 programaren baitan garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte Buenos Airesko MUNTREFen, urriaren 4tik aurrera.