Le Temps d´Aimer la Danse 2026
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Ira 202621Ira 2026
Biarritz
Irailaren 10etik 21era egingo den Le Temps d’Aimer la danse jaialdian, Euskal Herriko hamazazpi dantza konpainia eta sortzaileren lanek presentzia nabarmena izango dute. Biarritz izango da jaialdiaren erdigunea, baina programazioa Ipar Euskal Herriko kostalde eta barnealdera hedatuko da, baita Errenteriara eta Donostiara ere.
Ekimena ‘Ça colle au basque’ egitasmoaren baitan kokatzen da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Malandain Ballet Biarritzen arteko lankidetzari esker. Aurtengo programazioan, besteak beste, Mizel Théret / Traversée Dantza Konpainia, Collectif Ibawa, CCN Malandain Ballet Biarritz, Oihan Indart, Lucia Lacarra Ballet, Led Silhouette, Bilaka Kolektiboa, Elirale, Lasala, Haatik Dantza & Jone San Martin, Idoia Rodriguez eta Altraste Danza izango dira. Horiez gain, Martin Harriaguek zuzendutako Ballet de l’Opéra Grand Avignonen lanak eta Iratxe Ansak Ballet de l’Opéra National de Bordeaux-rentzat sortutako Joy ere izango dira ikusgai.
Led Silhouettek Halley aurkeztuko du irailaren 11n, 19:00etan, Biarritzeko Casino Municipal antzokian. Egun berean, Collectif Ibawak Gaua eramango du Donapaleuko Complexe Saint-Louisera, 20:00etan; irailaren 13an, berriz, Biarritzeko Casino Municipal antzokian eskainiko du, 19:00etan.
Irailaren 12an, Bilaka Kolektiboak Dirau eskainiko du Bokalen, 11:30ean; Biarritzen, 16:00etan; eta Bastidan, 20:30ean. Hurrengo egunean, Barkoxen izango da, 14:00etan, eta Itsasun, 19:00etan. Egun berean, irailaren 12an, Mizel Théret / Traversée Dantza Konpainiak Hegoak aurkeztuko du Biarritzen, 19:00etan.
Irailaren 13an, Eliralek bOta aurkeztuko du Biarritzeko Pétricot frontoian, 15:00etan; eta Lasalak Alai Familian eskainiko du Luhusoko Harri Xurin, 18:00etan. Egun horretan bertan, Martin Harriaguek zuzendutako Ballet de l’Opéra Grand Avignonek Prométhée eskainiko du Biarritzen, 18:00etan eta 21:00etan.
Haatik Dantza & Jone San Martinek OTS aurkeztuko dute irailaren 15ean, 19:00etan, Biarritzen. CCN Malandain Ballet Biarritzek, berriz, L’Oiseau de feu / Boléro / Minuit et demi, ou le Cœur mystérieux programa eskainiko du irailaren 15ean eta 16an, 21:00etan.
Oihan Indartek Martzelina aurkeztuko du irailaren 16an Biarritzeko Théâtre du Coliséen, 19:00etan eta 21:00etan. Hurrengo egunean, irailaren 17an, Lucia Lacarra Ballet konpainiak Lost Letters eskainiko du Casino Municipal antzokian, 21:00etan.
Jaialdiaren azken asteburuan, irailaren 19an, Idoia Rodriguezek Nondik aurkeztuko du Biarritzen, 15:00etan, eta Altraste Danzak El Bolero eskainiko du Biarritzeko itsasargian, 17:00etan. Irailaren 20an, berriz, Ballet de l’Opéra National de Bordeauxk Iratxe Ansaren Joy taularatuko du Biarritzen, 21:00etan.
Horrez gain, irailaren 12an Basque Dance showcase profesionala egingo da Tabakalerako Dantza Espazioan, Etxepare Euskal Institutuak, Malandain Ballet Biarritzek eta ADDEk (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) antolatuta. Frankofoniako programatzaileei zuzendutako saioan Compagnie Emilie Camachoren Retour à Itak, Proyecto Larruaren La senior de Larrua eta Osa + Mujikaren Tupper aurkeztuko dira.
Le Temps d’Aimer la danse
Le Temps d’Aimer la danse dantza klasiko eta garaikidearen nazioarteko erreferentziazko jaialdia da. Biarritz du erdigune, baina bere programazioa Euskal Herriko bi aldeetara hedatzen du, antzoki, plaza, frontoi eta bestelako espazioetara. Tokiko eta nazioarteko konpainiez gain, sektoreko profesional eta programatzaile ugari biltzen ditu urtero, eta horrek aukera berezia eskaintzen die euskal konpainiei euren lanak nazioarteko zirkuituetan ezagutarazteko eta harreman profesional berriak sortzeko