Martxan da Jon Bilbao Katedraren baitan ikerketa egonaldia egiteko deialdia

2026/02/17

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak argitaratu dute Nevada Renoko Unibertsitatean (AEB) sustatzen duten Jon Bilbao Katedra burutuko duen ikertzailea hautatzeko deialdia, eta eskabideak egin ahalko dira otsailaren 17tik martxoaren 17ra.

Hautatua izango den adituak hilabeteko egonaldia egingo du Nevada Renoko Unibertsitatean, 2026ko irailaren 1etik abenduaren 10erako tartean, eta euskal diasporaren inguruko ikerketa proiektua burutuko du. Deialdia Etxepare Euskal Institutuaren webgunean dago argitaratuta, esteka honen bitartez kontsultagai.

Jon Bilbao Katedra

2014an sortua, Jon Bilbao Katedraren helburua da euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea eta horretarako lankidetzan jardutea. Katedrak irakasle bisitari batentzako ikerketa-beka eskaintzen du, Jon Bilbao Visiting Research Fellow, urtero edo bi urtero berritzen dena. Onuradunak Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesen (CBS) izan ohi du egoitza, hori baita Ameriketako Estatu Batuetako euskal diasporaren gaineko ikasketetako irakaskuntza eta ikerketa erakunde nagusia.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>