Must +Pro: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
13Mai 202614Mai 2026
Bilbo
Must +PRO Euskal Herriko musika sektoreko topagune profesionala da. Bi jardunaldietan zehar hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta showcaseak izango dira Bizkaia Aretoa - EHU, Bilborock eta BBK Aretoan (Bilbo), esperientzien elkar-trukea, formakuntza eta musika esparruko profesionalen arteko sareen sorkuntza bultzatzeko.
Must +Pro 2026 ekimenaren bigarren edizioak, gainera, bere protagonistak ezagutarazi ditu dagoeneko. Izan ere, Basque. Music. egitasmopean, zortzi euskal talde jardungo dute Must +Pro LIVE showcaseetan, euskal artistak sektoreko profesionalekin konektatze aldera.
Besteak beste, Maloa Brothers, Julie, Haize Rosa, Heitxi, Bea Asurmendi, Olivia Orell, Supercremalleras eta Caballos Yonkis taldeen emanaldiak izango dira, maiatzaren 13 eta 14ko arratsaldetik hasita, Bilborock aretoan.
Maiatzak 13
- 19:00etan, Heitxi
- 20:00etan, Julie
- 21:00etan, Supercremalleras
- 22:00etan, Caballos Yonkis
Maiatzak 14
- 19:00etan, Bea Asurmendi
- 20:00etan, Haize Arrosa
- 21:00etan, Olivia Orell
- 22:00etan, Maloa Brothers
Egitarau zehatza kontsultatzeko, egin klik hemen.
BASQUE. MUSIC.
BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.