BnF: Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena
Euskara. Kultura. Mundura.
-
19Aza 2025
Paris
15 urte euskara, euskal kultura eta sorkuntza munduari zabaltzen.
15 urte aniztasunarekiko errespetuan, beste herrialde eta kulturekin zubiak eraikitzen.
Urteurren berezi hau ospakizun batekin ospatuko dugu, gure erakundeari izena ematen dion Bernat Etxeparek euskaraz idatzitako lehen liburua gordetzen den leku berean, alegia, Frantziako Liburutegi Nazionalean (François Mitterrand egoitza), 18:00etan.
Izen emateak azaroaren 14a baino lehen helbide elektroniko honen bitartez: etxepare@etxepare.eus
Urtemuga honetan bidelagun dira Eusko Jaurlaritza, Frantziako Liburutegi Nazionala eta Baionako Euskal Museoa.
Ça colle au basque
Ekitaldi hau, bai eta ´Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu´ nazioarteko kongresua ere, azaroaren 19 eta 20an egingo dena, Ça colle au basque egitasmoaren baitan kokatzen dira, euskara eta euskal kultura eta sorkuntza frankofoniaren esparruan sustatzea xede duena. Hala, euskararen eta euskal kulturaren nazioartekotze-estrategiaren beste urrats bat da Frantziako Liburutegi Nazionalean ospatuko den Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena, frankofoniaren esparruan euskal sorkuntza garaikidea ikusgarriago egiteko aukera paregabea.