KOMETAK: arte plastiko eta ikusizkoetan egonaldi artistikoa egiteko deialdia zabalik

2025/11/07

Euskara. Kultura. Mundura.

KOMETAK proiektuaren helburua Euskal Herriko eta Akitania Berriko kultur eragile eta sortzaileen arteko mugaz gaindiko lankidetza eta harremanak sustatzea da eta, Etxepare Euskal Institutuak, Huarte Arte Garaikideko Zentroak eta Zébra3 elkarteak antolatuta, arte plastiko eta ikusizkoen esparruko sortzaileei bideratutako ikerketa egonaldi trukaketa du helburu.

Egonaldi horiek ahalbidetzeko, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan deialdia martxan jarri dute KOMETAK proiektuko partaideek. Hala, Akitania Berriko sortzaile batek Huarte Arte Garaikideko Zentroan gauzatuko du egonaldi artistikoa, eta Euskal Herriko sortzaile batek Bordeleko Zébra3n. Egonaldiek 6 asteko iraupena izango dute eta 2026ko martxotik maiatzera bitarte egingo dira.

Arte plastiko eta ikusizkoen esparruan egonaldi artistiko gurutzatuak egiteko deialdia 2025eko abenduaren 5ean itxiko da, gauerdiz. 

KOMETAK proiektua Etxepare Euskal Institutuaren ‘Ça colle au basque’ egitasmoaren babespean gauzatzen ari da, zeinak euskara eta euskal kultura frankofoniaren unibertsoan sustatu nahi baititu. KOMETAK proiektua, halaber, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea L.L.E.Tak diruz lagundua da. 

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>