Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2024-04-25 2024ko euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko xehetasunak azaltzeko webinarrak
2024ko maiatzaren 7an eta 8an izango dira eta aurretiazko izen-ematea beharrezkoa izango da.
-
2024-04-24 Euskal sortzaileentzako mugikortasunerako dirulaguntzak martxan dira: arte plastikoak eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerkia
2024ko urte osoko jarduerak laguntzeko eskabideak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira. Baldintzak betetzen dituzten sortzaile guztiek laguntza jasoko dute.
-
2024-04-15 Izaro 2024ko BIME Bogotan izango da BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du.
-
2024-04-09 Europatik kanpoko lurralde estrategikoetako eta euskal eragileen artean proiektuak garatzeko dirulaguntza deialdia abian da (2024- 2025)
Quebec-en (Kanada), Querétaron (Mexiko), Cundinamarcan (Kolonbia) eta Santiagoko Metropoli-eskualdean (Txile) kolaborazio egitasmo kulturalak sustatuko ditu Eusko Jaurlaritzak.
-
2024-04-08 Suns Europe 2024 jaialdiko musika atalean parte hartzeko deialdia irekita dago
2024ko urrian Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
-
2024-03-22 Kimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da
KIMUAKen 2024ko ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik.
-
2024-03-19 Mikel Gartziarena hautatu dute 2024ko Alan R. King katedrako ikerketa egonaldia egiteko
Etxepare Euskal Institutuak eta University of Wales Trinity Saint David unibertsitateak izendatu dute, sei astez Galeseko CAWCS zentroan egonaldia egiteko.
-
2024-03-11 Edinburgoko Fringe Festivalen parte hartzeko deialdia zabalik da
Euskal dantza konpainia profesionalei bideratuta dago eta martxoaren 22a baino lehen aurkeztu daitezke proposamenak.
-
2024-02-23 Abian da Jon Bilbao Katedran ikerketa-egonaldia gauzatzeko deialdia (2024)
Eskabideak egiteko epea otsailaren 23tik martxoaren 25era egongo da zabalik.
-
2024-02-21 AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea martxoaren 15an itxiko da
Deialdi honek 2024ko uztailetik abendura antolatuko den zirkuituan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko helburua du.
-
2024-02-16 Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdiko ebazpena argitaratu dute
Sara Ayesa (Donostia, 1997) artista hautatu dute Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdian, Amberesen egonaldi artistikoa egiteko.
-
2024-02-07 WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean.